"Moscú" plazaratu berri da, Jesús María Sáezen azken lana, Amazonen azal bigunean eta Kindle-en eros daitekeelarik.
Azken eleberri honek “Ekialdeko Trilogia” ixten du, espioitza thriller poliziakoaren saga arrakastatsua alegia, "Siberia" eleberriarekin hasi eta "Kazajistán" lanarekin jarraitu ondoren, azken alea plazaratuz. Trilogiako lehen alea, “Siberia”, Errusian gertatutako benetako jazoeretan inspiraturik dago eta Amazonen gaztelaniaz gehien deskargaturiko bigarren liburua izan zen 2018ko urriaren 11an. Bere aldetik, “Kazajistán” Euskadi Literatura Sariko epaimahaiak aukeratu zuen sari hauen 2021eko edizioan parte hartzeko, gaztelaniazko narratiba sailean hain zuzen ere.
“Moscú” eleberriari buruz hitzegiteko arduraduna Txusmi Sáez bera izatea nahi izan dugu. Honakoak izan dira bere hitzak: «Hasiera orok bere amaiera dauka”. 2017an “Siberia” argitaratu nuenetik 5 urte igaro dira eta 2 “Kazajistán”, sortako bigarren alea alegia plazaratu nuenetik. Denbora tarte horretan idazteko eran bilakaera izan dut, zalantzarik gabe, sagako pertsonaia protagonistek egin duten modu berean. “Gu guztiok askatzeko itxaropenik badago, gure herrialdeei traizioa egin beharko diegu...’. Gerra hotzeko klasikoen estiloko espioi istorio bat da, bertan Errusiako FSBren zerbitzura dagoen hiltzaile gupidagabe batek orrialde hauetan zehar bere bizitza erakusten digularik. Horren aurrean, Javier Galarreta, jada erretiraturik dagoen espainiar komisario ohia, zintzoa eta bere usteekin leiala, mundua oso azkar aldatzen ari dela ohartuko da gutxinaka-gutxinaka. “Hainbeste biktima egotearekin nekaturik nago... Biktima guztiak berdinak dira, ez dago bata bestea baino hobea den biktimarik”.
»Biolentzia, politika, sexua, umore beltz tanta batzuk eta, beste ezeren gainetik, akzio bizia duen espioitza istorio bat, horrek guztiak Moskutik Ekialdeko Siberia iparraldeko munduko lekurik hotzetaraino eramango gaituelarik, arnas hartzeko minutu bat ere utzi gabe. Jantzi berokiak, azken bidaia hasi berri da eta...»
Eskerrak ematen dizkiogu Txusmi Sáezi obra berri honen gaineko bere inpresioak gurekin elkar banatzeagatik, eta horrek arrakasta eta poz handiak ekartzea opa diogu.
“Moscú” eleberriaren sinopsia
Mashak bere azken misioa burutu beharra du FSB Segurtasun Zerbitzu Federaletik alde egin baino lehen, Txema eta Fédor bere semearekin bere bizitza berregiteko, Errusiako gobernuaren aginduetara egindako hilketa eta sarraskien lau urte utziz atzean. Lehen mailako hacker batek zuzenduriko zelula bat da bere helburua, honek bere informatikari eta txetxeniar terrorista taldearekin enpresak eta estatuak infektatzeko, bai eta politikak ezegonkortzeko edo hauteskundeetan iruzur egiteko gai den software bat bereganatzea lortu duelarik.
Ia aldi berean, Valeria Shevchenko Moskuko Polizia Kriminaleko tenienteak, Turkmenistango enbaxadan gasarekin harremana duen oligarka errusiar baten erailketa basatia ikertzen ari du. Aztarnek FSBraino daramate inspektorea, bertan ezkutuko sare bat aurkituz eta, gogoz kontra izan ere, bertako parte izatera beharturik ikusiko du bere burua, garai sobietarrean zuen handitasun eta boterea berreskuratzeko bidean dagoen gobernu baten injerentziari aurrea hartuz. Bien bitartean Espainian, Javier Galarreta komisario ohia, zerbitzu aktibotik kanpo, antzinako lagun bat laguntzen saiatuko da Burgoseko Merindades eskualdean gertatutako suizidio arraro batekin.
Hiru istorioak elkarren artean nahasten amaituko dira, eta bi poliziek eta hiltzaile gupidagabeak haien indarrak batu beharko dituzten biziraun ahal izateko.
‘Siberia’ eta ‘Kazajistán’ eleberrien ondoren, liburu honetan aurkituko ditugun akzio bizia, biolentzia, sexua eta inteligentzia agentziek ehundutako konspirazioak, bai eta umore beltzeko tanta fin batzuk ere, koktel lehergarri batean nahasiko dira zero azpitik berrogeita hamar gradutan. ‘Moscú’ derrigorrezko espioitzako thriller poliziakoa da genero honen zaleentzako, bertan Gerra Hotzeko maisu klasiko handiei omenaldia egiten zaielarik, hots John le Carré, Frederick Forsyth, Tom Clancy edo Jason Matthews idazleak.