width="280"

Atsegin handiz iragartzen dizuegu Blanca Sarasua Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.

Bilbon jaiotako idazle eta poeta honek berrogei urterekin ekin zion idazteari. Bere lehen liburua Cuando las horas son fuego, 44 urterekin argitaratu zuen. Ordutik hona hamar obra gehiago plazaratu ditu: El cerco de los pájaros (1986); Ático para dos (1989); Ballestas contra el miedo (1990), honakoak Arabako Aldundiko Ernestina de Champourcin Saria irabazi zuelarik; ¿Quién ha visto un ambleo? (1994); Rótulo para unos pasos (1997); La mirada del maniquí (2000); Coyunda recia (2005); Música de aldaba (2008). XIX San Juan de la Cruz Nazioarteko Poesia Saria; Baciyelmo (2012); Adagio para un silencio (2016), eta Stop (2019).

Mintzaira aberatsa baina soila erabiltzen du, eta bere poesiak errima eza du ezaugarritzat. Bertso libreen edertasunean sinesten du, baina estetikoaz haratago joan beharra dagoela iritzi du ere. Poesiaren sakontasuna aldarrikatzen du, bai eta klasikoetara itzultzeko beharra ere, betiereko baloreen iturri baitira.

Musika atsegin du ere Sarasuak eta poesia mundua ikusteko beste modu bat bezala ulertzen du, eta bere liburuetako batzuetan, hots Música de Aldaba, bere belaunaldiko poeten egoera kritikatzen du.

Hamar antologiatan gertutik parte hartu du. Aldizkari literarioetan kolaborazioak egin ditu ere, hala nola Zurgai,​ Albor (Academia Castellano y Leonesa de la Poesía-k argitaratua), AmilamiaAlborada, eta El Correo edo Diario de Ávila egunkarietan ere, besteak beste.

Ongietorria AEE/EIEra Blanca!