"Aurora Misioa" aurkezten dugu, Julio Santos eta Patricia Pérezek sortutako Txano eta Oscarren abenturak sagararen bederatzigarren alea.

Txano eta Oscarren liburu guztiak bezala, “Aurora Misioa” euskaraz eta gaztelaniaz plazaratu da, paperan eta digitalean, Xarpa Books argitaletxearen eskutik autoargitaratua. Abentura honi buruz gehiago jakin nahi baduzu booktrailer hau ikus dezakezu.

Aurten gainera, Txano eta Oscarren bizitzan eta bilduman ere beste gauza oso interesgarriak gertatu dira.

  • Bildumaren lehen hiru aleak galizieraz eskuragarri daude jada.
  • Katalanez bi liburu berri agertu dira, horrela bostgarrenera arte eskuragarri daude.
  • Bildumaren  lehen hiru aleak alemanieraz plazaratzeko zorian daude.
  • Berritasun hauekin guztiekin, Txano eta Oscarren abenturak zazpi hizkuntzatan irakurri daitezke jada: gaztelania, euskara, katalana, galiziera, ingelera, portugesa eta alemaniera.
  • Gainera, Latinoamerikan liburu guztiak salneurri lehiakorrean eskuratu daitezke jada, eskaerapeko inprimatzearen bitartez.

Julio Santos eta Patricia Pérez “Aurora Misioa” liburuari buruz pertsonalki hitz egitea nahi izan dugu. Hemen dituzu haien iritziak: «Txano eta Oscarren sagaren bederatzigarren liburu hau arrazoi ugarigatik da oso garrantzitsua da guretzako: alde batetik, istorioen dinamika aldatzen du. Orain arte abentura guztiak udako oporretan gertatzen ziren, baina abentura honetan uda amaitu egiten da eta ikasturte berria hasten da. Eszenatoki berriak daude, pertsonaia berriak. Protagonistak goibel daude, etxekolanen eta azterketen artean abenturak amaitu direla uste baitute. Baina klaseak hasi bezain laster, sorpresa ederra hartzen dute eta ikasturtean zehar argitu beharreko misterioak ere badaudela ohartzen dira. Gainera, abentura hau magiaz beterik dago eta “Konjuru eskarlata” gure bostgarren liburuko pertsonaiak berreskuratzen ditugu.

»"Aurora Misioa” bildumako pertsonaietako batentzako inflexio puntu bat da, beste saga bati hasiera eman diezaiokeen atea irekitzen duen erabaki bat hartu behar baitu. Ikusiko dugu hori errealitate bihurtzen ote den.

»Bestalde, liburu honekin urtean bi liburu plazaratzeko dinamikari helduko diogu berriro, izan ere 2020 urtean, pandemia tartean, bakarra atera ahal izan genuen.

»Gainera, poz pozik gaude Euskal Herrian 8 urtetik gorako haurrek gehien irakurtzen duten saga moduan finkatu garelako, eta hori Youtuber ospetsuak izan gabe».

Eskerrak ematen dizkiogu Julio eta Patriciari emandako erantzunengatik eta hainbeste berri onen aurrean zorionak eman nahi dizkiegu. Txano eta Oscarren saga ezin hobe doa eta etengabe ari da handitzen, horrek asko pozten gaituelarik. Abentura eta itzulpen berrien zain egongo gara... eta agian egongo den saga berri horren zain ere.

Txano eta Oscarren abenturak: Aurora Misioa liburuaren sinopsia

Ikasturte berria hastear zegoen eta horrek esan nahi zuen ez genuela abentura gehiago izango denbora batean. Izan ere, egunero goiz jaikitzen, etxeko lanak egiten eta azterketak prestatzen ibili behar bagenuen, nondik atera denbora misterioak argitzen ere ibiltzeko? Baina oker geunden, oso oker! Esmeraldaren urtebetetzerako oparia aukeratzen ari ginela, Sara-Lik ikuspen bitxi bat izan zuen. Xake-joko berezi bat izan zen guztiaren eragilea. Beste dimentsio batera ere bidaiatu behar izan genuen, pentsa! Abentura prest dago. Gurekin etorri nahi?

Txano eta Oscarren abenturen jatorria eta garapena

 Txano eta Oscarren abenturak sagaren jatorrian, Julio Santosek eta bere familiak autokarabanan munduan zehar egin zuten hiru urteko bidaia dago.

2017ko urrian Txano eta Oscarren abenturen lehen bi liburuak argitaratu ziren (“Harri berdea” eta “Maxi operazioa”) euskaraz eta gaztelaniaz eta paper zein digital formatuetan. Ordutik hona zazpi liburu gehiago agertu dira, beste hizkuntza koofizialetara itzulirik.

Orain arte argitaratutako Txano eta Oscarren liburuak honakoak dira:

  • Txano eta Oscar 1 - La piedra verde / Harri berdea
  • Txano eta Oscar 2 - Operación Sabueso / Maxi operazioa
  • Txano eta Oscar 3 - El dragón de jade / Jadezko dragoia
  • Txano eta Oscar 4 - El secreto de los dogón / Dogon herriaren sekretua
  • Txano eta Oscar 5 - El conjuro escarlata / Konjuru eskarlata
  • Txano eta Oscar 6 - Los vecinos subterráneos / Lurpeko bizilagunak
  • Txano eta Oscar 7 - La tumba del emperador tigre / Lehen enperadorearen hilobia
  • Txano eta Oscar 8 - La doble águila / Arrano bikoitza
  • Txano eta Oscar 9 - Misión Aurora / Aurora Misioa

Informazio gehiago 

Txano eta Oscarren abenturen liburuak 75 herrialde baino gehiagotan deskargatu dira eta, esan dugun moduan, zazpi hizkuntzatan irakurri daitezke jada: gaztelania (liburu guztiak), euskara (liburu guztiak), katalana (lehen bost liburuak), galiziera (lehen hiru liburuak), ingelera (lehen hiruak), portugesa (lehen zazpi liburuak) eta alemana (lehen hiru liburuak plazaratzear).

Liburu guztiak Latinoamerikan salneurri lehiakorrean eskuratu daitezke jada, eskaerapeko inprimatze bidez.

Txano eta Oscar bildumaren sare sozialetako profilak

Facebook: http://www.facebook.com/txanoyoscar

Instagram: http://www.instagram.com/txanoyoscar

Twitter: http://www.twitter.com/txanoyoscar

Youtube: https://www.youtube.com/channel/UCEQVIUZWizJtSoquiPI8o_w/videos

Pinterest: https://www.pinterest.es/txanoyoscar