Bihar, abenduak 17, Ascensión Badiolaren “La decisión de Juana Mir” (Editorial Txertoa) lanaren antzerkirako bertsioaren aurreestreinaldia egingo da.
Obra, 2020an argitaratua eta aurten Ramiro Pinilla Sariaren irabazle izandakoa, ez zen behar bezala aurkeztu pandemia zela eta. Hala ere, 2021 urte honetan antzerkira pasa da, Carlos Paneraren moldaketa eta zuzendaritzari esker.
Frankistek fusilaturiko Juana Mir kazetariaren bizitzan oinarrituriko istorio honen bertsio dramatizatua bihar aurkeztuko da, ostiralarekin, 19:00etan Bidebarrieta Kulturguneko lehen solairuko auditorioan, sarrera irekiarekin tokiak bete arte, eta Teatro Divergente Erre Arteka & Maskarada konpainiak ekoitzia.
Obraren fitxa teknikoa: https://issuu.com/elkarargitaletxea/docs/bidebarrieta_imagen_info_juana_mir
Jatorrizko eleberriaren sinopsia
Juana Mir (Iruñea, 1893 – Bilbo, 1937) La Tarde Bilboko egunkari independentean lan egin zuen kazetaria izan zen. 1936tik aurrera “La mujer escribe” zutabearen egilea izan zen, bertatik altxatutako armadaren ankerkeria salatuz eta, bereziki, Gernikako bonbardaketan abiazio alemaniarrak izandako erantzukizuna, Frankok ukatu arren. Bilbo erori ondoren, atxilotu eta gerra kontseilua egin zioten.
Eleberri honen egilea, Ascensión Badiola, Historia doktorea da, baina kasu honetan literatura hartu du bidelagun, artxiboetan gordetzen den dokumentazioak islatzen duenaz haratago joan ahal izateko eta “La decisión de Juana Mir” (Ramiro Pinilla Saria 2020) eleberriak azaltzen dituen arrazoi eta sentimenduetan sakontzeko.