Bihar, azaroak 10, “Amari” dokumentala aurkeztuko da, bertan Iñaki Sainz de Murieta gure bazkideak sortzaile eta dokumentalista lanetan parte hartu duelarik.
Euskal mitologiari buruzko film luze hau Iosu del Moralek zuzendu du Rubén Cresporen argazki zuzendaritzarekin, eta Donostiako “Fantasiazko eta beldurrezko Zinemaren Asterako” hautatu dute, 19:00etan San Telmo Museoan proiektatuko delarik.
Iñaki Sainz de Murietarentzako kolaborazio hau nolakoa izan den galdetu diogu eta hauxe da esan diguna:« “Amari” filmean parte hartzea oso aberasgarria izan da arrazoi asko eta anitzengatik. Lehenik, zinema munduan nire lehen esperientzia profesionala izan delako, hori bera mugarri bat izanik, baina bertan ez geratzea espero dut.
» Antropologo moduan, mota honetako proiektu batean parte hartzea, bigarren planoan izan arren, zortea eta plazera da, beste moduz literaturara edo ikerketa akademikoagora mugatzen diren ezagutza batzuk praktikan jartzea ahalbidetzen baitu. “Amari” filmarentzako ordea, oso hurbilketa ezberdina proposatu zen, fantasiara askoz ere lotuagoa. Alderdi hori hasiera batean Iosu del Moral, Amaia Mascaró, Rubén Crespo eta nik neuk landu genuen, nahiz eta gidoi lanak azkenean zuzendariaren esku geratu. Edozein kasutan, ideazio eta dokumentazio fasearekin geratzen naiz, funtsezkoa baita ezaugarri hauek dituen proiektu batentzako, elkarrizketetan bertan frogatzen den moduan, nahiz eta horietan modu aktiboagoan parte hartzea gustatu izango litzaidakeen.
» Emaitza duinagoa dela uste dut, zerbaitegatik hautatu dute Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Jaialdirako, hortaz, mundu guztia animatzen dut filma ikustera joan dadin. Eta norbaitek gai honetan gehiago sakondu nahi badu, nire sare sozialekin adi egotera animatzen dut ere».
Eskerrak ematen dizkiogu Iñakiri proiektu hau eta bere sentsazioak gurekin elkarbanatzeagatik.
"Amari” filmari buruzko informazioa
"Amari" Iosu del Moralek zuzenduriko eta Rubén Cresporen argazki zuzendaritza duen dokumentala da, eta euskal mitologia eta bertakoen antzinako sinesmenak jorratzen ditu. Toti Martínez de Lezea idazlearen eta Anuntxi Arana antropologoaren eskutik, oso osorik Euskal Herrian filmatu den “Amari” dokumentalak euskal herriaren imajinarioaren zati izan ziren eta gaur ere diren naturaz gaindiko izakiz beteriko kondairazko mundu batean murgiltzen gaitu.
Dokumental honen trailerra uzten dizuegu.