Irailaren 10 eta 11 egunetan formatu digitalean eta presentzialean Bilbon egingo diren 2020ko Egilearen Jardunaldien baitan, egileei haien sorkuntza prozesuetan gure laguntza eskaini nahi diegu. Horregatik, obren sorkuntzan eta salmentan oinarrituriko hiru formakuntza tailer haientzako esklusiban programatu ditugu.

Tailer guztiak irailean zehar izango dira arratsaldeko ordutegiarekin

Cedro,ren babes osoari esker, tailer hauek doakoak izango dira bai AEE/EIEko bazkideentzako bai eta bazkideturik ez dauden beste idazleentzako ere, baina bazkide direnek lehentasun osoa izango dute izen emateko.

Tailer hauetan parte hartzeko interesa dutenek Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla." target="_blank">escritoresaee@gmail.com helbide elektronikora posta bat idatzi dezakete, bertan haien izena eta parte hartu nahi duten tailerra adieraziz. 

“Nire eleberria suntsitu dute”. Literatura zinema gidoira egokituz, Santiago Roncagliolorekin

Eleberri bat zinema gidoi batera nola egokitu izango da lehen online tailerraren mintzagaia, Santiago Roncagliolo idazle eta gidoilariak zuzendurik.

“Egileak haien eleberriak pantailara egokiturik ikustean kexu izan ohi dira. Eta ez nahiz egokitua izan bakarrik, ni neu ere egokitu izan bainaiz. Ez. Ez da autotortura modu bat. Istorio bat kontatzeko modu ezberdin bat da bakarrik. Tailer honetan, bere berezitasunak ikertuko ditugu, bere ezaugarriak eta bere mugaketak. Istorio handi orok modu askotan kontatzeko aukera baitu -eta hala izan behar du-.”

Santiago Roncagliolo

Tailerreko zuzendari

Santiago Roncagliolo idazle, dramagile, gidoilari, itzultzaile eta kazetari peruarra da.

Laurogeiko hamarkadako Peruko indarkeriak markaturik, bere liburuek izua eta gaiztakeria ikertzen dute, eguneroko esperientziatik Amerika Latinoaren historiara arte. Hispaniar mundu osoa argitaratu dira eta hogei hizkuntza baino gehiagotan agertu dira, horien artean ingelera, frantsesa, txinatarra eta arabiera. Azkenak La Noche de los Alfileres izenburua darama.

La Pena Máxima eta Abril Rojo (Alfaguara saria eta Independent Prize of Foreign Fiction) eleberriak argitaratu ditu ere, bai eta Tan Cerca de la Vida thriller psikologikoa eta Óscar y las Mujeres eta Pudor komedia garratzak ere, azken hau Tristán eta David Ulloa anaiek zinemara eramanez.

Gidoilari moduan, Los Angeles, Madril,  São Paulo, Lima eta Mexikoko ekoizleentzako proiektuak garatu ditu, Alejandro González Iñárritu edo Everardo González bezalako zuzendariekin lan eginez. La Pena Máxima bere eleberria zinemara egokitu du ere. Eta antzerkira José Donosoren El Jardín de al Lado egokitu du ere.

Hitzordua

2020/9/11
Idazleentzako online tailerra (zuzenean) 

18.00etatik  19.00etara.
GIDOILARITZA TAILERRA

Hizlaria: Santiago Roncagliolo