Javier García-Egocheaga idazlearen azken obra salmentara atera berri da, “Son de la madrugada” izenburua daraman eleberri beltza alegia, Verbum argitaletxeak argitaratua.

Madrilen, eta hein txikiagoan Kolonbiako Cali eta Cartagena de Indias hirietan ere girotutako istorioa da. Obra salsari omenaldia da, eleberriaren izenburuan bertan ere hala adieraziz.

Sinopsia

“Son de la madrugada” eleberriak, ringera boxeolariak irteten diren moduan bizitzara irteten direnei buruz hitz egiten du, aldez aurretik konpondutako eta galdutako borrokaldi batean zutik mantentzen saiatzen diren horiei buruz alegia. Eleberri beltzaren klabean, inguruabarrek bultzaturik mugako egoerei zorte ezberdinarekin aurre egitera beharturik dauden pertsonaia batzuen istorioa kontatzen du. Modu honetan, kolonbiarrak, espainiarrak, afrikarrak, errumaniarrak -denak pasta berekoak eta egonezin, handitasun eta miseria berberekin- haien bizipenak Madrilgo erdigunean nahasten dituzte, norberak bere aukera itxaronez.

Obra honek salsari omenaldia egiten dio gainera -kapitulu bakoitzean zehar etengabe entzuten da-, mundu mailan hedapen zabala duen generoa izan arren, literaturan ez baitu presentzia espezifikorik ia. Orrialde hauetan, goizaldearen, zigarreta baten kearen edo errebolber baten kanoiaren itzalen artean, son bat, guaracha bat, guaguancó bat entzungo dugu, hiriko kalezuloen artean galtzen den melodia erritmiko bat.

Javier García-Egocheaga