Iñaki Sainz de Murietak ekainaren 15ean aurkeztuko ditu bilduma honen azken liburuak
La cueva de los caballos, La ceremonia del fuego, La mirada de la ballena eta La tribu crece dira Kanideren abenturak bilduma osatzen duten liburuak, haur eta nerabeei zuzendurik dauden eleberriak alegia, eta haietan Iñaki Sainz de Murieta idazle gipuzkoarrak Aurrehistoria modu erraz eta dibertigarrian azaltzen du. Ostiral honetan bere egileak Donostiako Fnac-en aurkeztuko du 19:00etatik aurrera.
Aurkezpenaren ondoren bilduma honetako aleak sinatuko ditu.
Kanideren abenturak bildumaren liburuak Miguel Berzosak ilustratu ditu eta Ediciones Verbum argitaletxeak argitaratuak dira.