Honako honetan Kanide lehen aldiz bere aiton amonekin elkartuko da    

Kanideren abenturak bildumari ale berri bat gehituko zaio, Zaldien kobazuloa, Suaren zeremonia eta Balearen begirada ipuinen ondoren. Laugarren liburuak Tribua handitzen doa darama izenburu moduan eta aurrekoak bezala Verbum Argitaletxearen haur katalogoan aurkitu daiteke.

Kanide bere amaren familiarekin elkartuko da honako honetan eta bere aiton amonak ezagutuko ditu lehen aldiz. Bere istorio eta abenturen kontakizunez gain, liburu honek emakume boteretsu mediku bat du eta Kanideren arreta erakarriko du horrek. Bere ezagutza handiak eta bere osabak dion begirunea erabakigarriak izango dira hurbiltzeko eta, Erima txikiaren baimenarekin, bere ikasle bihurtzeko bere borondatean.

Haur eta gazteentzako ipuin bilduma honen helburua Aurrehistoria modu erraz eta atsegin batean azaltzea da, bere protagonistaren figuraren bidez, Kanide txikia alegia. Miguel Berzosaren marrazkiak ditu eta Iñaki Sainz de Murieta da idazlea, azken hau aurkezpen ekitaldira ezin izango delarik joan gaixotasuna dela eta. Bi egileek irakurle gazteenak entretenitzeaz gain balore unibertsaletan heztea dute helburu.

Egileak

Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, 1985) idazlea, antropologoa eta irakaslea da. Espainian, Argentinan eta Estatu Batuetan argitaratu du, eleberriak eta ipuin laburrak ere, bai eta euskal kulturan fokaturiko antropologia saiakera ugari.

Miguel Berzosa (Donostia, 1945) ilustrazioak eta komikiak egiten ditu, batez ere liburu biografikoetan, historikoetan edo erlijiosoetan, bai haur publikoarentzako bai eta helduentzako ere. Editions du Signe (Estrasburgo), Les Editeurs du Rameau (Paris), edo Mensajero (Bilbo) argitaletxeentzako egin du lan, besteak beste. Estatu Batuetan, Latinoamerikan eta Asian argitaratu du ere.

Informazio gehiago hemen: www.sainzdemurieta.com