Urtarrilaren 30ean, larunbatez, Tarima Beltza antzerki konpainiak ‘Falstaff no cree en la otra vida’ obraren berriz ematea estreinatuko du, Javier Gil Diez-Condek 1989ko Francisco de Avellaneda antzerki saria irabazi zuena alegia. Emankizuna Iortia Kultura Etxean izango da, frontoi zeharbidea z/g, Altsasu (Nafarroa). Bi emanaldi egongo dira, 20:00etan eta 22:00etan.

‘Falstaff no cree en la otra vida’ bere egilearen arabera “Inauterian inspiraturiko fartsa groteskoa da, hiru gaiei buruzko osagaietatik abiatuz: Sexua, Erlijioa eta Heriotza; bereziki azken honetan sakonduz. Gure Inauterietan gertatzen den bezalaxe, hemen heriotzari buruz era barregarrian hitz egiten da, umore beltzez, ‘heriotzaren mamua konjuratzeko’ behar baten moduan, protagonistak esaten duen moduan”.

Lanari buruzko informazio gehiago.