Iñaki Sainz de Murietak argitara eman berri du 'Fuegos Fatuos', bere hamairu kontakizun jasotzen dituen antologia. Idazle donostiarrak azaldu bezala, kontakizun hauekin “fikzioa eta neo surrealismoa bereizten duen muga finean mugitzen naiz, jolasean”.

Liburua bertsio digitalean dago eskuragarri Amazon banaketa eta salmenta kanaletan eta azalean 2013an Florentziako IX Arte Bienala irabazi zuen 'Cercanías al gauchito Gil', Ángel Ricardo Juárez artista argentinarraren oleoa du.