Iñaki Sainz de Murietak uztailaren 18tik 22ra Amazonen 'Los hijos de Ik: Lazos de sangre' bere eleberriaren doaneko deskarga egiteko aukera eskainiko du; izan ere, idazleak kulturaren doaneko difusioaren aldeko bere aldarriarekin bat eginez sustatu duen ekimena baitugu hau.
Aurtengo urtarrilean Murietak, Buenos Aireseko Eder Argitaletxearen eskutik, duela bi urte lehenengoz paperean argitaratutako eleberri honen bertsio elektronikoa eman zuen argitara. Eleberria, Ipar Amerikako gizarte ehiztari-ekoizlea du testuinguru, sedentarizatze prozesuan murgildua. Ipar Amerikako gizon-emakume horien bizimodua eta ohiturak erreproduzitzen saiatzen da baina, betera, trama konplexua eta korapilatsua aurkezten digu, sorpresaz josita, eta bere protagonistek burututako makina bat gorabeherez betea.