Juan Manuel Uria poeta gipuzkoarra Guatemalako Quetzaltenangoko Nazioarteko X Poesia Jaialdian parte hartzera gonbidatu dute, abuztuaren 14tik 16ra.
Jaialdian zehar 30 ekimen baino gehiago burutuko dira: poesia irakurketak, mahai inguruak, liburuen aurkezpenak, dantza garaikidea edota antzerkia. Bertako eskola, ikastetxe, unibertsitate, kultur gune, parke eta antzokietan burutuko dira. Aurtengo edizioa Guatemalako Francisco Nájera poetaren omenez antolatu da.