Jorge Urretak Última línea argitaletxearen eskutik eman du argitara eleberri hau. Aitor Garmendia da protagonista; nerabe arrunta da, ikaslea, bere lagunekin hor barna ibili ohi dena eta bilbotarra denez, harro agertu ohi da. Gazte ausarta eta apustuzalea da, erronka eroak bota ohi dituena, ausartegiaren fama eman dizkionak. Hirian merkatal gune berria zabaldu behar dute eta horren aurrean, betiko moduan, ideia eroa etorri zaio Aitorri burura jada bere lema bilakatu den "¿Quién dijo miedo?" horren ildotik. Baina, oraingoan, sorpresa hartuko du eta espero ez duen sekretua topatuko du bidean.
'El año de la hortaliza' lanaren arrakasta eta gero, Urretak polizi intrigazko eleberria dakar oraingoan; egileak gustuko duen generoa da eta horretan eroso dabilenaren froga da lan hau. Idazleak berak adierazi bezala, “ '¿Quien dijo miedo?' lanean istorio harrigarria eta bizkorra luzatzen dizuet; irakurlea hasiera hasieratik harrapatzen duen istorioa da, misterio eta ustelkeri kontuetan barrena murgiltzera gonbidatuz”.
Eleberria eskuragarri dago Última editorial argitaletxearen webgunean, maiatzaren 5a arte. Egun hori baino lehen enkargatzen duenak deskontua izango du eta, gainera, gainontzeko irakurleek baino lehen eskuratzeko aukera izango du ere. 5etik aurrera, Espainiako edozein liburu-dendan egongo da salgai.