'Rumorada (delirio fronterizo de traca y música de banda)' Pirinio Garaiko mugako eskualdean kokatzen den Solano del Puerto herria du testuinguru. Udalerri hura obsesio biretan oinarritzen da: bere isolamendu geografikoan, batetik, eta mailaz igo nahi duen bere futbol klubaren grinan, bestetik. Horiek gainditzeko, eskualdean herriko alkateak eta klubeko presidenteak sustatutako hainbat urbanizazioren loratzea ekar dezakeen arkeologia-aztarnategi baten aurkikuntza baliatu nahi dute.

El Diario Vascon argitaratutako elkarrizketan Javier Gil idazleak azaldu bezala, eleberri honetan “umorea da nagusi; eduki eroa du eta eromen horretan oinarritzen da, hain zuzen, argudioaren muina. 'Rumorada' errealitatea desioa propiotik abiatuta eraiki nahi izateaz aritzen da, amen-omenetatik abiatuta, edota begiradak baliatuta. Solano del Puertoko biztanle gehienak nekazal giroko pertsonak dira eta umorearen bitartez saiatzen dira garatzen. Baina, tartean unibertsitario bat agertuko da eta bere asmo zientifikoekin herritarrak liluratzen saiatuko da".

Aurkezpena datorren maiatzaren 29an, osteguna, izanen da, Madrilgo Euskal Etxean (Jovellanos Kalea, 3), arratsaldeko 19.30etan. Horretan parte hartuko du Javier Gil berak eta saio berean Gilek, Ángel García Rondaren 'Y otros Donostiarras' liburua aurkeztuko du ere.