Javier Díaz de Olarte Bareak, egile eskubideetan aditua eta CEDROren Bulego Juridikoaren arduraduna, larunbata honetan Bilboko Alhondigan burutuko den ‘Egile eskubideak mundu aldakor honetan’ izeneko tailerra zuzenduko du. Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatuko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren baitan kokatzen den Workshop honetan parte hartzea libre da, tokia bete bitartean.

AEE/EIEri eskainitako elkarrizketan,  Olartek, beste hainbat konturen artean, gogora ekarri duenez, “egun, egileen eskubideak babesteko beharrezkoak diren neurriak askotan ez datoz bat bizi dugun unearekin, non egilea jendartearen aurrera agertzen den modu irekiago batean eta liburuak eta bestelako lanak eskuratzeko aukerak erraztu diren. Teknologiak eragin globala duten erabilerak ahalbidetzen ditu eta, aldiz, aldaketa horiei behar bezala egokitzen den babes sistema eraginkorrik ez da artikulatzen ari. Are gehiago, egun tramitean diren hainbat lege aldaketek eskubideen babesaren sistema hankaz gora dezakete. Sistemak idazleari bermatu behar dio lanaren erabileren gainean erabaki ahal izateko aukera, bai eta erabilera horien truke behar bezalako ordainsaria jasotzeko aukera.

Elkarrizketa osoa irakurri