Fernando Marías espainiar literaturan ematen den saririk nabarmenenetako bat eskuratu berri du, alegia, Biblioteca Breve saria, 'La isla del padre' eleberri autobiografikoagatik. José Manuel Caballero Bonald, Pere Gimferrer, Manuel Longares, Elena Ramírez eta Rosa Regàs epaimahaikideek aho batez erabaki dute idazle bilbotarra gailentzea.
Seix Barral argitaletxeak antolatzen duen sari hau, bigarren urtez, Euskal Idazleen Elkarteko kide bati egokitu zaio. 2014ean Fernandu Aramburuk jaso zuen, 'Ávidas pretensiones' liburuarekin.
Maríasen eleberria aurtengoan sarira aurkeztu diren 795 lanen artean gailendu da; horietatik 332 idazlan Espainiatik heldu dira eta 104 Argentinatik, besteak beste. Epaimahaiak adierazi bezala, “Fernando Marías, alhadura eta buru-argitasunaren artean, aita batek bere identitatearen bila memoria eta itzalaren artetik ibilitako bideari heltzeko gai izan da”.
Sariari buruzko berria hainbat komunikabideetan: