Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatzen duen sariaren III. edizio honetan  Óscar Sotillosen ‘Equidistancia’ lana gailendu da. Brenan Duarte, Ricardo Ugarte eta Juan Zapater adituek osatutako epaimahaiak ere accesit bi banatu ditu, Granadako Raúl Reguerasen ‘Ayer’ izenburuko lanari eta  Julio Fernández Peláez galiziarraren ‘Metamorfosis social’ lanari. Halaber, beste hogei lan hautatu izan dira saritutakoekin batera Euskal Autonomia Erkidegoa zein Espainiako eta atzerriko beste hainbat toki bisitatuko dituen erakusketa ibiltaria osatzeko.

‘Equidistancia’, Juan Carlos Eguilllor Saria jaso duen lana, epaimahaikidea den Ricardo Ugarte eskultorearen hitzetan “lirismo handiko lan garbia eta argia da eta, batera, tratamendu formalari dagokionez, kontzepzio poetiko xahu eta sendoa du”. Aurten 106 lanek parte hartu dute, 2013an aurkeztutakoen bikoitza baino gehiago.

Sotillosek berak azaldu bezala, ‘Equidistancia’ lanak, “lau urteko nere alabak denbora honetan zehar eskaini dizkidan hainbat gauzaren inguruko hausnarketa” egiten zuen bere poema bat du iturburu. “Gauza horien artean dago harekin jolastean sentitzen dudan bizitasuna eta arintasuna, hura hazten ikustean, harekin batera jada ahaztu dudana ikasiz. Esaterako, gogoan dut bere eskuaren itzala deskubritu zueneko liluratuaren begirada. Honi gehitu behar zaio errotua egotearen sentsazioa, oinak lurrean edota lurretik gertu izaten laguntzen zaituenaren sentsazioa, mundua begi-bistatik galdu gabe”.

Óscar Sotillos (Bartzelona, 1973) ‘El púgil sin sombra’ (La Nunca Saria 2013) argitaratu berri du, ikus-poesia, poesia diskurtsiboa eta mikroipuinak ederki nahasten dituen lana. Aurretik, argitaratuak zituen ‘La Orilla de las palabras’ eta  ‘La Fruta del Tiempo’ eleberriak eta, ‘María Triste y el cuentacuentos’ kontakizun liburua. 2006an ‘El Pixel en el ojo’ ikus-poesiako kolektiboa sortu zuen. Egun http://oyesvoces.wordpress.com/ bitakoran idazten du.

Euskadiko Idazleen Elkarteak urtero antolatzen du sari hau 1947an Donostian jaio eta 2011an Madrilen zendutako Juan Carlos Eguillor Uríbarri artistaren omenez.

Hautatutako lanen zerrenda

Ikusi saritatuko lana, 'Equidistancia'.

Ikusi accesita, 'Ayer'

Ikusi accesita, 'Metamorfosis social'