Christian Damkeri dagokio Egilea Argitalpen Mundu Berrian Jardunaldiari hasiera emango dion hitzaldia burutzea. Jardunaldia, irailaren 20an egingo da Bilbon,  Asociación de Escritores de Euskadi / Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatua.

Damke Open Publishing-eko kidea da. Plataforma horrek egun egileei, argitaratzaile digitalei, agenteei eta itzultzaileei zerbitzuak eskaintzen dizkie, laguntzearen alde ekoizpenean, banaketan, komertzializazioan edota liburuen argitaratzean.

AEE/EIEk egin dion elkarrizketan, argitalpenaren industriak bizi dituen garai berrien inguruko bere ikuspegia azaldu digu. "Pantailak irakurketarako formatu berriak direla errealitate bat da jada. Epe laburrera liburu elektronikoek inprimatutako liburuak gaindituko dituzte, eta arrazoia agerikoa da: prezio baxuagoak eskaintzen dituzte, liburu sorta oparoagoa, laginketa erraza eta erosketarako erraztasun erabatekoarekin gainera ".

Damke-ren aburuz, "Argitaratzaile tradizionalak autoargitalpenaren merkatuan ari dira sartzen, autoargitalpenaren estigma desagertzen hasia delako. Gertatzen ari dena da egile hibridoa argitaratzaile tradizionalek barnera dezaketena baino askoz ere azkarrago ari dela idazten eta egun egilea bera da bere patuaren jabea".

Elkarrizketa osorik irakurri.