Abenduaren 15n, arratsaldeko 19.30etan Bilboko Euskalduna Kaleko Cámara Liburu-dendan Agustín Mamolarren 'Blues en Cauterets' eleberria aurkeztuko da. Idazlearekin batera, aurkezpen ekitaldian Alberto Letona kazetari eta idazleak hartuko du parte.
'Blues en Cauterets', I Grup Lohber Eleberri Saria, idazle bilbotarraren hirugarren eleberria da. Horretan, traizioa, erailketak eta manipulazioa bere protagonista den César Astarloaren bizitzaren osagai nagusi bilakatzen dira. Astarloa, bolada txarrean dabilen idazle arrakastatsua da. Bilbo, Donostia, London, Milan, Esmirna, Atenas eta Greziar Irlak dira eszenatoki eleberrian. Idazleak berak azaldu bezala, “trama abiatzen da César Astarloaren lagun minak bere buruaz beste egitean eta idazlearen bikoteak alde egiten duenean; bi gertakari horiek Astarloaren bizitza hankaz goratuko dute eta aitzinera ezin izango du lerro bakar bat ere idatzi”.