Gasteizen hilaren 31 arte burutuko den ‘Poetak Maiatzean’ III. Nazioarteko Poesia-Jaialdiaren baitan, maiatzaren 11an, arratsaldeko 20:00etan zabalduko da Ignacio Aldecoa Kultur Etxean abiatuko da 'Juan Carlos Eguillor' III. Ikus Poesia Sarian hautatutako lanekin osatutako erakusketa.

Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatutako Saria  Kataluniako Óscar Sotillo artistak irabazi zuen,  'Equidistancia' lanari esker (ezker aldeko argazkian). Horretan ere accesit bi banatu ziren, Granadako Raúl Regueras 'Ayer' izeneko lanari eta Julio Fernández Peláez galiziarra 'Metamorfosis social' lanari.

Epaimahaia osatu duten disziplina-anitzeko artista Brenan Duartek, Ricardo Ugarte idazleak eta BilbaoArteko zuzendaria Juan Zapaterrek, sariaren deialdira aurkeztutako 106 lanetatik 23 hautatu dituzte erakusketa osatzeko. Sarian nazional eta nazioarte mailan aritzen diren artistek hartu dute parte; tartean ere Arabako artista biren lanak hautatu dira: Miguel Alfredo Hernández Busto (Zirika) 'Eutsi' lanarekin eta Iñaki González-Oribe ‘Libertad, igualdad, fraternidad’ lanarekin.

Dagoeneko, erakusketak hainbat toki bisitatu ditu. 2014ko urrian Loiolako Kultur Etxean (Donostian) egon zen ikusgai eta orain gutxi bisitatzeko aukera izan dute Bartzelonako Torre Llobeta Gizarte Etxean.


Tokia:
IGNACIO ALDECOA KULTUR ETXEA
Florida pasealekua 9. Vitoria-Gasteiz

Erakusketa egutegia:
2015 maiatzaren 11tik 31ra

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:
9:00 - 14:00
16:00 - 20:00

Larunbatetan:
9:00etatik 14:00ak arte