Idazle gipuzkoarrak Creación Argitaletxearen eskutik 'Anhelo de luz' liburua argitaratu berri du. Testua jada bertsio elektronikoa argitara emana zegoen eta orain paperezko edizioan eskaintzen zaigu.
Bere argia galdu duen gizona du protagonista, izandako argiaren oroitzapenaren izpi gutxi batzuk gogoan bizirik gordetzen dituen gizona, alegia. "Iheskortasun horrek bere gogoa torturatzen du –dio egileak- eta altxor preziatu hura berreskuratzeko bideari ekiten dio. Depresioa, tristura eta malenkoniaren faseetatik igaroko da, argiaren galeran gozatuz. Hasierako faseetan, galdutako argia emakumezko baten maitasunarekin identifikatzen du, hots, imajinatutako emakume bat bakarra osatzen duten emakume askoren maitasunarekin. Maitasuna horren galera izango da bere malenkoniaren hauspoa. Bere horretan aurrera egin ahala, galdutako argi hori zerbait sakonago eta sutilagoaren parte dela onartuz doa, bere arimaren erresumaren darion argia dela ulertuz doa… Onartuz doa min emozional horrek jatorrizko iturritik aldendua egoteak eragiten diola".
'Anhelo de luz' prosa poetikoan idatzia dago, “euren artean independente diren tartetxoez osatua, bakanka eta nahi den ordenan irakur daitezkeenak, nahiz eta oro bat kohesioa duten, izan ere, tartetxo horietako bakoitzak besteak baino argi gehiago baduen edota gura duen”.