Babilonia Elkarteak 'Café Voltaire' argitaratu berri du, Julia Otxoaren ikus poesia liburua. Idazle gipuzkoarrak liburu honen hitzaurrean azaldu bezala, urtetan batera garatu ditu idazle lanak eta lan grafikoak, “bereziki ikus poesiaren eta argazkigintzaren arloan”.
Dioenez, "poema-objektuak eta argazkiak errealitateaz dugun pertzepzio poetikotik abiatzen dira, errealitatea delarik fabulan murgiltzeko unibertso aparta, munduaren narrazio anitza, gure begi-aurrean dugunari bestelako errepresentazioa, esanahia emateko helburu aduena”. Bere kasuan, esanahia “gure garaian bizi dugun deshumanizazioa eta basakeriarekin” kritikoa da erabat.