Luis A. Bañeresek ekainaren 5ean 'Bilbao, 1942 ¡No hay huevos!' bere liburua aurkeztuko du. Aurkezpena, arratsaldeko zazpietan izango da, Bilboko San Mamés Zumardiaren 4ean dagoen Tintas liburu-dendan, Nekane Vado kazetariak lagunduta.

Bañeresen liburu honetan 1492ko Bilbon kokatzen den istorio barregarria kontatzen da.  "Europa nahasia zebilen, Lurraren inguruko teoria berriekin gora eta behera, amaieran amildegia duen Lurra lauaz aritzen diren tesi ofizial eta kontserbatzaileak hankaz goratuz”.

“Cristobal Colon Deskubrimenduarekin amaituko den bidaia historikoa prestatzen ari den bitartean, mendebaldetik Indien bidearen alternatiba bilatzen, bilbotar batzuek bidai berari heltzen diote tabernan egindako apustua dela-eta, Bilbotik abiatuta eta helmuga berberarekin. Colonek jasotzen du bilbotarren berri eta ustez merezi duen ospea bere egin ahal izateko, talentu osoa erabili beharko du. Baina, isotorio honek kontatu izan diguten amaiera al du?”, galdetzen du Bañeresek.