Vitoria-Gasteizen poesia hedatzea da “Poetak Maiatzean” II. Nazioarteko Poesia-Jaialdi honen helburua, eta hiriaren
esku-hartzearekin eraikiko da (Vitoria-Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestuta eta Elisa Ruedaren zuzendaritzapean).
Poesia eskolan, unibertsitatean, liburutegietan, museoetan, kaleetan, komunikabideetan, tabernetan,lore dendetan, merkataritza-guneetan Gizarte Etxeetan, hiriko toki enblematikoetan, hala nola Etxarteetan, Andre Maria Zuriaren plazan, Monterhermosoko eta Eskoriatza-Eskibeeko jauregietan, Harresietan, Kordoi Etxean, Museoeta Arte eta
Lanbide eskolako liburutegian, Ignacio Aldekoa kultur Etxean, Erdi Aroko hiriguneko Agoran, Artium, Bibat, Matxete plazan, Santa Katalina lorategi botanikoa (Iruña Oka)...
Mintegiak, errezitaldiak, kontzertuak, ikusizko poesiaren erakustaldia, irakurketa herrikoiak, poesia eta sukaldaritza... antolatu dira. Etxarteetan, omenaldia Rafa Ruiz de Zárateri. Tokiko eta gonbidatutako poetek, 300 pertsonen inguruan adin guztie takoek, elkarteek, poesiaren inguruko tailerrek, kantautoreek, musika-taldeek, aktoreek, musikariek, dantzariek, Gao Lacho Drom ijito elkarteko zenbait kide... esku hartuko dute