‘La oda del Trovador’ irratsaioko zuzendaria Santiago Liberalekin elkarrizketa
- Xehetasunak
Santiago Liberal idazlea astelehenetan arratsaldeko 19.30etatik 21.00etara internetez emititzen den ‘La oda del trovador’ irratsaioaren zuzendaria da. Saioaren atal nagusia gonbidatu bati elkarrizketa da; batera, iragarki kulturalek eta ezkutatutako poetaren atalak osatzen dute epikadial.com irratiaren emisioa.
Saioan edozein pertsonak har dezake parte, edozein gaiari buruz aritzeko, zuzendariak berak adierazi bezala, “politikaz eta erlijioaz izan ezik”.
Liberal bere irratsaioaz eta online irrati honi buruz aritzen da AEE/EIErekin egindako elkarrizketan.
Bilboko Cámara liburu-denda, 2014ko Kultur Liburu-dendarik Hoberenari saria
- Xehetasunak
Bilboko Cámara liburu-dendari egokitu zaio 2014ko Kultur Liburu-dendarik Hoberenari saria. Sari hau, Espainiako Liburu-saltzaileen Elkarteen eta Gremioen Konfederazioak ematen du.
Cámara orain gutxi zaharberritutako liburu-denda tradizionala da. Bizkaiko hiriburuko Euskalduna kalean kokatua, Javier Cámara da jabea eta berak libruru-dendaren Facebook orrialdean agertu bezala, gutxi barru hau ospatzeko festa on bat egingo da.
Javier, pasa den irailean Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatutako ‘Egilea argitalpenaren mundu berrian’ izeneko jardunaldira gonbidatutako parte-hartzaileetako bat izan zen. Bertan adierazi bezala, liburu-saltzaileek egun duten arazo nagusietako bat “heltzen zaigun guztiaren artetik aukeraketa egitea” da, “horregatik”, zioen, “konfiantza gehiago badut argitaletxe independenteengan, izan ere, orokorrean, kantitatearen alde baino, kalitatearen aldeko apustua egiten baitute”.
Zorionak Javierri eta Cámara Liburu-dendan egunez egun lana posible egiten duten orori!
Javier Minak Badajozeko Diputazioaren Poesia Esperimentaleko Sariaren accesit bat irabazi du
- Xehetasunak
Donostian bizi den Javier Mina idazle nafarrak Badajozeko Diputazioak antolatutako XII. Poesia Esperimentaleko Sariaren accesit bat irabazi du 'Genérico' lanari esker. Zamorako Julio Fernández Peláezen 'Útil para la extracción de la locura' izenburuko ikus poesia lana gailendu da. Beste accesita Dulce Escribanok jaso du, 'Autoengaño' lanarekin. Sariaren deialdira 132 lan aurkeztu dira.
'Genérico' lana tamaina handiagoan.
Ver más en: http://www.20minutos.es/noticia/2303105/0/obra-util-para-extraccion-locura-gana-xiii-premio-poesia-experimental-diputacion-badajoz/#xtor=AD-15&xts=467263
Garridok 'El patio inglés' eleberria aurkeztuko du Donostian
- Xehetasunak
Oraingo honetan, Gonzalo Garridok 'El patio inglés' eleberria aurkeztuko du hiriburu gipuzkoarrean. Azaroaren 27an, osteguna, arratsaldeko 19.30etan Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan, San Jeronimo kaletik sartuta (Alde Zaharra).
Bere bigarren eleberri honetan, 'Las flores de Baudelaire' eleberria eta gero, egileak berak aditzera eman duenez “zerbait pertsonalagorako erregistro aldaketa” topatuko dugu. Bizitzaren, kamusada eta minaren inguruko istorio barne-barnekoa. Eleberriak senideen arteko iskanbilatan jartzen du arreta, gure jendartearen zenbait planteamendu bidegabeetan, gure patua onartzeko zailtasunean".
Euskadiko Ikus Poesiari eskainitako ‘Veneno’ aldizkariaren zenbakiaren aurkezpena Bilbon azaroaren 27an
- Xehetasunak
1965. urtean Bilbon Estatu mailako lehenengo “Poesia Zehatzaren Erakusketa” burutu zenetik, egun arte asko eta asko izan dira poesia mota original eta eder honetan aritu diren euskal poetak. Garapen artistiko hau dela eta, Veneno aldizkariak bere 183garren zenbakia osorik eskaini nahi izan dio ‘Ikus Poesia Euskadin’ (2014) lemapean; antologia honetan 26 egile eta sortzaileen lanak jasotzen dira.
Aurkezle arituko dira Asociación de Escritores de Euskadi /Euskadiko Idazleen Elkartearen (AEE/ EIA) zuzendaritza batzordeko kidea Javier Maura Barandiarán; ‘Veneno’ aldizkariko editore eta poeta den Francisco Aliseda; eta Mikel Jauregi, ikus poeta eta, besteak beste, AEE/EIEk antolatutako Juan Carlos Eguillor Nazioarteko III. Ikus Poesia Sariaren irabazlea. Aurkezpena Bilboko Alhondiga Kultur Gunean egindo da, azaroaren 27an, arratsaldeko 19.00etan.