“La flor de la dedalera” aurkezten dizuegu, Belén Míguezen azken lana, eta liburuaren ebook-a igandera arte prezio berezian eskuratu dezakezu
- Xehetasunak
"La flor de la dedalera" aurkezten dizuegu, Belén Míguez en azken lana. Obra hau datorren astelehenean plazaratuko da, urriak 10, baina igandera arte ebook-a aurresalmentan eta prezio bereziarekin eskuratu dezakezu.
Beleni berari eskatu diogu obra berri honi hitz egin diezagun. Honakoak izan dira bere hitzak: “ ‘La flor de la dedalera’ bilogia baten lehen zatia da. Galizian girotutako eleberria da, Pazo Gabeiras izeneko irudizko leku batean. Eleberri hau oso berezia da niretzako, Nire haurtzaroko uda guztiak nire Terra de Meigas maitatuan pasa bainituen. Bere kondairak entzuten eta magia existitzen zela sinesten hazi nintzen. Horregatik, ‘La flor de la dedalera’ liburuak, lainoak goizetan belarraren langarra musukatzen dueneko sentipena eta gauetan soinu ezezagunek eragiten duten hotzikara helarazten saiatzen da. ‘La flor de la dedalera’ kondaira eta errealitatea uztartzen dituzten zurrumurruak dira. Esaten dutenez... egon badirelako”.
Zorionak ematen dizkiogu Beleni eleberri berri honengatik, eta arrakasta eta poz handiak ekartzea opa diogu, eta eskerrak eman nahi dizkiogu ere bere kolaborazioagatik.
Txusmi Sáezek autoargitaratutako egile moduan duen bere esperientzia zabala jaso du “Cómo publicar un libro sin morir en el intento” liburuan
- Xehetasunak
Jesús María Sáezek (Txusmi Sáez) bere azken liburua plazaratu berri du, “Cómo publicar un libro sin morir en el intento”, bertan autoargitaratutako egile moduan duen zortzi urtetako esperientzia eskainiz, bere eskuizkribuak plazaratu nahi duen edonoren zerbitzura jarriz liburu berri hau. Argitalpena Kindle en bitartez eta Txusmiren web orrialdean eskuratu daiteke.
Zure eskuizkribu amaitu berria eskuetan duzu eta ez dakizu argitaratzeko zein pauso jarraitu?
Zure esfortzua alferrikakoa izango denaren beldurragatik eta dirutza kostatuko zaizula uste duzulako erabakia atzeratzen ari al zara?
Kasu horretan irakurketa hau zuretzako aproposa izango da...
Txusmi Sáez idazlea, artikulugilea, irrati esataria eta egile espainiarra da, eleberri beltzean, poliziakoan eta ekintza thrillerretan espezializatua (nahiz eta sarritan umorea eta haur literatura jorratu ere), eta duela zortzi urtetatik hona Amazonen autoargitaratzen du. Bere argitalpenen artean "Siberia", "Kazajistán" eta “Moscú” bezalako obrak daude, honakoek Europa Ekialdeari buruzko bere trilogia osatuz eta arrakasta komertzial nabarmena edukiz (‘Siberia’ liburua Amazonen gehien saldutako liburua izatera iritsi zen eta ‘Kazajistán’ 2021 Euskadi Literatura Sarirako aukeratu zuen epaimahaiak). Horietaz gain, beste argitalpenen artean, genero beltz eta poliziakoko bi eleberri idatzi ditu, "Poniente" eta "Pandora" (azken hau Juan Gómez-Juradok berak gomendatuz bere Twitter kontu pertsonalean).
Liburu honek ez du makiltxo magikoa izateko asmorik, ez eta promesa faltsuen bitartez kerik saldu nahi ere. Modu informalean eta doinu atsegin eta dibertigarriarekin hemen azaltzen dena zera da, gure liburua ikusgai egotea nahi badugu eta irakurriko dituen publiko potentzial bati zuzentzea nahi badugu planteatu beharreko pausoak eta baldintzak. Salmenta estatistikak azaltzen dira, erabili ditzakegun teknikak, aholku baliotsuak irakasten dituzten web orrialdeetara estekak, sormen prozesuak bai eta adituek gomendatzen dituzten zenbait marketin teknika ere... Funtsean liburu honen barruan dagoena egilearen beraren esperientzia da, bai eta hala nahi dutenekin elkar banatzeko bere gogoa.
Hala ere, gogoratu liburu baten kalitatea zure esku dagoela, nola idazten duzun araberakoa izango da, nola kontatzen duzun araberakoa, zure istorio eta zure kolaboratzaileek duten interesaren araberakoa. Hemen laguntza aurkituko du, baina zurea da eskuizkribuaren gaineko lehen eta azken hitza. Zorte on.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Txusmi Sáezi bere esperientzia gurekin elkar banatzeagatik eta egile berrien argitalpen lana errazteagatik, eta arrakasta handia opa diogu liburu baliagarri honekin.
Urriaren 6tik 18ra Iruñeko 72-22 Topaketak egingo dira, Ramón Andrések zuzenduriko programa zabalarekin
- Xehetasunak
Urriaren 6tik 18ra Iruñeko 72-22 Topaketak egingo dira Iruñean, Ramón Andrés idazleak zuzenduriko programarekin. Hamahiru egunetan zehar lehen mailako ehun pentsalari eta artista baino gehiagok mundu garaikidearen erronkei helduko diete, horretarako elkarrizketa, sormena, filosofia, arteak, literatura, musika eta zinema erabiliz.
Diziplina anitzeko ekitaldi honek programazio sendoa du: 27 elkarrizketa, mahai inguru eta hitzaldi, bost sorkuntza tailer eta 35 jarduera artistiko, hala nola musika garaikideko kontzertuak, dantza, emanaldi eszenikoak, musikalak, zinema proiekzioak eta erakusketak.
Nafarroako Gobernuak sustaturiko Topaketa hauek Iruñeko 72 Topaketen Urteurrenean oinarritzen dira eta Baluarte Fundazioak, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatzen dituzte, La Caixa Fundazioaren laguntzarekin.
Nazioartean erreferentziazkoak diren ia ehun pertsonalitate eta egileren presentzia aurreikusi da, horien artean pentsamendu, arte, zinema, literatura eta musika garaikidearen erreferente ugari nabarmentzen direlarik, horiek guztiek herritarrekin elkarrizketan aritu eta jarduera ezberdinak planteatuko dituztelarik. Svetlana Aleksiévich Literatura Nobel saria; pentsamenduan gako diren figurak, esaterako Peter Sloterdijk, Massimo Cacciari, Pascal Bruckner, Adriana Cavarero, Donatella Di Cesare, Yuk Hui, Hartmut Rosa, David Rieff, Cynthia Fleury, László F. Földényi y Carolin Emcke; Ana Blandiana, László Krasznahorkai, Anne Waldman eta Luisa Etxenike bezalako egileak; Sergei Loznitsa, Victor Kossakovsky, Pedro Costa, Paz Encina eta José Luis Guerin zinemagileak; Salvatore Sciarrino, Hilda Paredes, Teresa Catalán eta Tomás Marco konpositoreak, bai eta lehen mailako artistak ere, hots Graciela Iturbide, Esther Ferrer, Eva Lootz, Eve Sussman y Frederic Amat, kultura nazionaleko eta nazioarteko beste figura askoren artean.
Programa osoa esteka honetan ikus daiteke.
Ekitaldi guztietarako sarrera doakoa da, aurretik gonbidapena eskuratuz, gauetan egingo diren jarduera artistiko batzuk salbu, horiek salneurri murriztua edukiko dutelarik.
Egurne Portelari AEE/EIEra ongietorria ematen diogu
- Xehetasunak
Atseginez iragartzen dizuegu Edurne Portela idazlea Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Edurnek Amerikako Estatu Batuetan garatu du bere karrera profesionala, lehenik Ipar Carolinako Unibertsitatean Literatura Hispanikoen doktoretza burutuz Chapel Hillen, ondoren Lehig-eko Unibertsitatera (Pennsylvania) mugituz. 13 urtetan zehar bere irakasle lanak eta unibertsitateko humanitateen ikerketa zentroaren (Humanities Center) zuzendaritza batera jardun zituen, bai eta kudeaketa akademikoko beste postuak ere, aldi berean bere ikerketa eta argitalpen agenda garatuz ere.
2016ko urtarrilean bere unibertsitate karrerari Estatu Batuetan amaiera ematea erabaki eta Espainiara itzuli zen. Galaxia Gutenberg argitaletxean egilea da eta bertan El eco de los disparos: cultura y memoria de la violencia (2016) saiakera eta Mejor la ausencia (2017) eleberria argitaratu ditu, azken honekin Madrilgo Liburu denden Elkartearen fikziozko liburu onenaren 2018 Saria irabazi zuelarik eta bere italierazko itzulpena Cassino Hiria nazioarteko saria irabazi zuelarik ere. 2019an bere bigarren eleberria plazaratu zuen, Formas de estar lejos. 2021eko martxoan Los ojos cerrados eleberria argitaratu zuen (2022 Estado Crítico Saria).
2021 urtetik hona, fikziozko bere bilduma propioaren editorea da Galaxia Gutenberg argitaletxearentzako, bertan Irati Elorrietaren Luces de invierno, Maaza Mengisteren El rey en la sombra, Jokin Muñozen Sin tocar el suelo eta Diane Cooken Una nueva naturaleza salvaje izenburuak argitaratuz.
Hilean behin Colpisa agentziaren egunkari erregional ezberdinetan tribuna bat argitaratzen du. El País eta La Marea kazetentzako iritzi artikuluak erregulartasunez idazten ditu. Gaur egun, bi hileko La Marean, «Libros y susurros» atala argitaratzen du José Ovejedorekin batera.
Radio Nacional de Españarentzako «La vida imaginada» izenburua daraman literatura saioa sortu zuen. Astero Radio Euskadiko «Boulevard» irratsaioan parte hartzen du 10:00 eta 10:30 bitartean. Denboraldi ugaritan zehar SER irratiko «Hoy por Hoy» irratsaioan parte hartu zuen Àngels Barcelórekin batera, «Cosas que merecen la pena» atalarekin.
#Egilea22 Jardunaldietan, AEE/EIEk antolatu eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, eta Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedroren laguntzari esker egiten diren Jardunaldietan alegia, Edurnek eta Ramón Andrések elkarrizketa lasai eta sakon batean parte hartu zuen, bertan Javier Maura gure kideak moderatzaile lanak egin zituelarik. Elkarrizketa bikain hori bídeo honetan ikus dezakezu.
Ongi etorria AEE/EIEra, Edurne!
Argazkia: Yolanda Aguas
Gorka Artazari AEE/EIEra ongietorria eman diogu “Yo salvé a la reina de Inglaterra” liburua aurkeztuz
- Xehetasunak
Atseginez iragartzen dizuegu Gorka Artaza idazlea Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Bartzelonan jaioa, Getxo hazia eta gaur egun Plentziako bizilaguna, kazetaria eta podcasterra da ogibidez eta komunikazio munduan egiten du lan.
Literatura munduan 2021 urtean hasi zen, 'El sótano' beldurrezko kontakizuna formatu digitalean argitaratuz, aurretik Interneten atalka plazaratu ondoren.
Oso berriki, 2022ko abuztuan, bere lehen eleberria plazaratu berri du, "Yo salvé a la reina de Inglaterra", abentura eroa eta 2022ko irailean egindako bere aurkezpena, modu ironikoan, erreginaren heriotzarekin batera etorri delarik.
Patuaren gauzak direla eta, gaurkotasun beteko obra honi buruz gehien nabarmenduko lukeena laburbiltzea eskatu diogu egileari berari. Honakoak izan dira bere hitzak: “Yol salvé a la reina de Inglaterra” umore absurdoan oinarritzen den eleberria da eta Primogénito Pérezen istorioa eta bizipenak kontatzen ditu, Madrilgo langile-auzo batean hezi eta lan gorabehera ugariren ondoren, itsasoratzeko erabakia hartzen duen gaztea alegia. Bere abenturek leku ezberdinetara daramate, horien artean Bilbora, bai eta pertsonaia ezberdinak ezagutzera ere, azkenean Elizabeth II beraren bizitza jokoan jarriko duen misio batean bere burua nahasirik aurkitu arte. Genero bakar batean ere tokirik ez duen eleberria, baina aldi berean denetan egon daitekeen eleberria dela pentsatzea gustatzen zait, izan ere bilakaera duen eleberria da, 80ko hamarkadako Madrilen kokatzen den istorio kostunbrista batetik akzio eta abentura istorio bat izatera pasatzen baita. Hori bai, nabarmentzen den elementua umorea da beti”.
Ongi etorria AEE/EIEra, Gorka! Eskerrik asko zure hitzengatik. Lehen eleberri honekin poz handiak jasotzea espero dugu!