Bihar Jorge Urretaren azken eleberria jarriko da salmentan.

Obraren izenburua "Sueños del pasado" da eta, bere egilearen hitzetan, “Stephen Kingen oso estilokoa den thriller bat da”.

Urretaren azken eleberri honen hitzaurrea Marta Abellók sinatzen du.

"Sueños del pasado" formatu elektronikoan plazaratuko da  Click Ediciones etxearen eskutik, Grupo Planetaren argitaletxe digitala alegia. Egile bilbotarrak argitaletxe honekin duen bigarren lana da hau, Próxima estación: conspiración bere eleberria etxe honekin merkaturatu ondoren.

Zorionak eman nahi dizkiogu Jorgeri obra berri honengatik eta arrakasta eta poz handiak ekartzea opa diogu.

“Sueños del pasado” eleberriaren sinopsia:

Gonzalok bizitza bakartia eta lagunik gabekoa bizi du, iraganean pertsona maiteen galerak traumatizaturik. Gau batean bera tormentatzera edo agian iragana harritan idatzirik ez dagoela erakustera itzuliko den iragan bat.