Gaur "La increíble historia de amor de Hans Gandía (y su Beatriz)" eleberria salmentan jarri da,  Macarena Sánchez Ferro idazlearen azken eleberria, ezagunagoa Arwen Grey pseudonimoa darabilen eleberri erromantikoen egile moduan. Obra ebook formatuan plazaratu da Harper Collins argitaletxearen HQÑ zigiluaren eskutik.

Egileari berari eskatu diogu bere eleberriari buruz hitz egin diezagun. Honakoak izan dira bere hitzak:

«Beti pentsatu izan dut modu erdeinagarrian «entretenituak» direla dioten eleberriek merezi gabeko prentsa txarra dutela. Hala ere, horietara jotzen dugu egun txar bat dugunean eta gure arazo guztiak ahaztu nahi ditugunean. Izan ere, nork dio eleberri entretenitu bat ezin dela ongi idatzia egon eta bide batez pentsatzeko zeozer utz diezagukeenik?

»Ni ez naiz inor esateko istorio hau eleberri horietako bat den edo ez, baina nire ustez dibertsio ordu batzuk pasatzeko lagungarria izan daiteke eta, zergatik ez, ezpainetan irribarre bat marrazteko ere.

»”La increíble historia de amor de Hans Gandía (y su Beatriz)” eleberria, inondik inora idilikoa ez den Venta del Hoyo izeneko herri batean girotutako sail baten zati da. Protagonista, Hans Gandía, jainkotutako idazle harroputz bat, “La nube azul” eleberrian, saileko lehenean alegia, pertsonaia sekundarioa izandakoa, irakurleak gogoko ez izateko aukera guztiak zituen, baina, aurreikuspen guztien aurka, bere baitan erreskatatu daitekeen zerbait dioen nolabaiteko zaurgarritasun bat ikusten dugu beregan (eta ez da bere Pantene ilea ez eta bere iragarkietako irribarrea).

»Beatriz, lokatzetan (literalki) goitik behera lohitzen duen emakumea, ez dago festa askotarako: ama ezkongabea da, azienda abeltegi bat ia bakarrik darama, senar ohi batekin eta ama jasanezin batekin borrokan dabil, desastrerako prest dago... eta inspirazio bila dabilen idazle moduan iristen da desastrea.

»Umore eta kritika punttu bat duen istorioa, pertsonaia xelebrez josia eta, azken finean, ordu batzuetan zehar dena ahazten laguntzeko helburuarekin idatzia, hori, niretzako, idazle batek nahi dezakeen helbururik onena delarik.»

Zorionak eman nahi dizkiogu Macarenari, poz handiak ekartzea opa diogun obra honengatik.

"La increíble historia de amor de Hans Gandía (y su Beatriz)" eleberriaren sinopsia

Bizilagun kuxkuxeroenak itzuli dira, atso muturluzeenak, alkate enrollatuena, oreka gehien duen liburuzaina, ministro aluena, seinale okerrenak dituen biribilgunea, zeharo maitakorra den ganadu anitza eta, noski, Hans Gandía handia. 

Hans Gandía, glamour gehien duen egilea, guapoena, eta baita ere jasanezinena, Venta del Hoyo herrira itzuliko ez zela zin egin zion bere buruari. Baina bere bizitzarekin amaitzeko zorian egon den istripu baten ondoren, eta leheneratzen saiatzeko dike lehorrean urtebete eman ondoren, toki izugarri horretara itzuliz bakarrik izango dela berriro lehen bezalakoa igartzen du,  bere txundigarritasun loriatsu betean.

Bere etxezainak, Beatrizek, arazo asko eta inozo hori jasateko gogo gutxi du, baina dirua behar du eta ordainduko diona abeltegiaren gastuekin laguntzea espero du.

Hala ere, mundu guztiak daki Venta del Hoyon nahaste-borrasteak beti direla... GEHIAGO!