Atsekabe handiarekin, Fernando Marías gure kideari agur esaten diogu gaur, bere obra literarioengatik hain miretsia eta bere handitasun pertsonalagatik hain maitatua izandakoa.
Liburuak, zinema eta egia maite zituen, eta gainontzekoen mundua zein berea propioa ere aberasteko eta handitzeko istorioak kontatzen eman zuen bere bizitza. Lortu zuen. Sari garrantzitsuak irabazi zituen, hala nola Nadal saria, Primavera saria eta Biblioteca Breve saria, besteak beste, eta sakontasun handiko pertsonaia, trama eta hausnarketa indartsuak oparitu zizkien asko ziren bere irakurleei.
Gaztetan fantasia eta biraketa harrigarriak miresten zituen eleberrigilea, gizakiarentzat garrantzia handikoak ziren gaiak maisutasun eta sentikortasun handiarekin jorratzen zituen egile bihurtu zen bere helduaroan, amodioa, errukia, mamuak, oroimena edo errua bezalako gaiak landuz.
“Okerrena zera da, ez dugula inoiz bestea guztiz ezagutuko”, esan zuen Arde este libro bere azken eleberriari buruz hitz eginez. Ongi ezagutu zutenek, bere senitarteko eta lagunek, asko direnak, beti edukiko dute bere oroimenean gizon on, dotore eta bihotz-zabal hau. Gainontzekoek, bere liburu bikain eta hunkigarrietan aurkitzeko aukera izango dute.
Gaurkoa egun tristea da. Mundua egunero bukatzen da, idazti zuen Fernandok. Atzotik, berak alde egin zuenean, mundua pobreagoa eta txikiagoa da.
María Eugenia Salaverri
Presidentea
Asociación de Escritores de Euskadi / Euskadiko Idazleen Elkartea