Atseginez iragartzen dizuegu Euskadiko Idazleen Elkartera Ana Isabel Cabanillas batu zaigula.

Bilbon jaioa, beti uztartu ditu bere ikasketak eta lanak bere pasio handiarekin: futbola. 21 urtez jokalari federatua, eskola futboleko entrenatzailea eta komunikabide ezberdinetan kolaboratzailea izan da (“Cantera Deportiva” eta, berriki, Telebilbao-ko Bilbosport saioan, gizonezkoen Bilboko Athletic Clubeko gaurkotasuna analizatuz eta emakumezkoen Bilboko Athletic Clubarena Radio Nervionen).

19 urterekin bere lehen eleberria idatzi zuen, "Bajo sospecha" (Rubric), gaur aurkezten duguna alegia.

Bere egileak definitzen duen moduan, “Bajo sospecha” “istorio xumea eta entretenitua da. Publiko guztientzako egokia, baina futbola atsegin dutenak izango dira deskribatzen diren gertakizun batzuekin identifikatuen sentituko direnak”.

AEE/EIEra ongietorria ematen diogu Ana Isabeli eta arrakasta handiak opa dizkiogu eleberri honekin eta bere proiektu guztiekin.

 

“Bajo sospecha” eleberriaren sinopsia

Roberto Godoy Estudiantes de Magallanes taldeko futbolari ezaguna zen, denboraldi hartan liga txapelketako irabazle izateko borrokan zebilen klubeko kidea alegia. Taldeko izan handitzat zuten heinean, komunikabideen eta zaleen etengabeko presiopean bizi zen.

Hala ere, inoiz entzun behar ez zuen elkarrizketa bat kasualitatez entzuten duen egunean dena aldatuko da. Une horretatik aurrera, bere talde barruan balizko ustelkeria kasu baten ideia bere buruan bueltan hasiko da, trama nahaspilatu eta lehen enfrentamenduak sortu arte.

Futbola, prentsa, drogak eta adiskidetasuna izango dira koktel honen osagaiak, obra honek irakurlea hasieratik harrapatuko duelarik, izan kirolzale edo ez.