Literarte argitaletxeak "Pil-pil y lacón con grelos" aurkeztu du, Letras en su punto bildumako 2. alea, oraingoa Euskal Herriko eta Galiziako literatura eta gastronomiari eskainia. Bost euskal eta galiziar egile entzutetsuk eskainiko digu kontakizun bakoitza, erkidego bakoitzeko errezeta tipiko bat alegia.
Proiektu honetan Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kide ugarik parte hartzen dute: María José Mielgo, editore moduan, eta María Eugenia Salaverri eta Javier Maura, egile moduan. Horiekin batera Juan Bas, Encar Roda eta Juanjo Romanok hartu dute parte, euskal aldetik, eta Tamara Andrés, Milagros Bará, Fina Casalderrey, Francisco Narla eta Silvia Rodríguez Coladas, galiziar aldetik.
2018an “Pil-pil y mojo” liburuarekin hasi zen Bilduma honen editorea den María José Mielgori eskatu diogu proiektu honi buruz hitz egin diezagun:
«Letras en su punto bilduma arrakastatsua izaten ari da. 1. zenbakia hala izan zen -bertan egile moduan parte hartu nuen- eta bigarren zenbaki hau ere arrakastatsua izaten ari da. Kritika ona izaten ari da ere, liburuak duen originaltasunagatik, modu batean esatearren -baina ez dut ezer berririk aurkitu, agerikoa den moduz-.
»Bilduma hau eta bere jarraipena (17 ale, erkidego bakoitzeko bana) sortzeko unean nire asmoa, hitzaurrean jartzen dudan moduan, literatura eta sukaldaritza hartu-emana da: Beste erkidegoetan euskal egileei buruz gehiago jakin dezaten, bai eta gure plater tipikoei buruz ere, aldi berean guk beste erkidegoetako beste egile batzuk eta haien sukaldaritza tipikoa ezagutuz ere.
»Bitxia da nola sukaldearen, usainen, nahasketa eta usainen bitartez, azken finean bakoitzak ezagutu eta bere kontakizunetara daramatzan plater horien bitartez, hauek gure haurtzaroko une zehatz batzuk berroroitzera garamatzaten -kasu batzuetan-, galdutako edo berriro aurkitutako amodioen emozioetara -besteetan-, edo esperientzia edo narrazio goreagoetara.
»Baieztatu dezakedana zera da, parte hartu duen egile bakoitzak beregandik hoberena jarri duela eta uste dut emaitzarekin pozik geratu direla. Ni, editore moduan gutxienez, pozik nago.
»Luxu bat, plazer bat da jada aipua duten egile entzutetsuak, beste egile berriekin edo literatura panoraman ezezagunagoak direnekin elkartzea, azken hauek haien testuak eta estiloa erakusteko aukera edukitzea, azken finean bilduma honekin eta beste batzuekin, Literarte, aukeraren tranbia izatea alegia».
Eskerrak ematen dizkiogu María José Mielgori eta euskal zein galiziar literatura eta gastronomiaren arteko elkarketa hau arrakasta borobila izatea opa diogu.
"Pil-pil y lacón con grelos” liburuaren sinopsia
“Pil-pil y Lacón con grelos” euskal eta galiziar literatura eta sukaldaritzaren arteko dastaketa aparta da berriro ere. Bost egile euskaldun eta galiziarrek, haien kontakizun eta errezetekin, irakurle eta jankideei gozaraziko die. Umorez, ironiaz, nostalgiaz, topaketez eta liskarrez beteriko testuak.
Egileak
Bildumaren bigarren ale honetan honakoek parte hartu dute: María Eugenia Salaverri, Javier Maura, Juan Bas, Encar Roda eta Juanjo Romano, euskal aldetik, eta Tamara Andrés, Milagros Bará, Fina Casalderrey, Francisco Narla eta Silvia Rodríguez Coladas, alde galiziarretik.