Atseginez iragartzen dizuegu Euskadiko Idazleen Elkartera Alberto Infante Campos batu zaigula, ogibidez medikua eta saiakera, eleberri eta poesia idazlea alegia.
Aurten bertan, Alberto Infantek bere hirugarren eleberria argitaratu du,"Matamala" izenburuarekin eta Ediciones Vitruvio argitaletxeak plazaratua. Obra hau, Madrileko mendilerroan kokatua, intriga eleberri moduan irakurri daiteke, bai eta eleberri historiko moduan, kritika sozial moduan edo geografikoki oso gertu dauden baina bizipen eta lehentasun oso ezberdinak dituzten hiri eta landa eremuen arteko ezberdintasun larriei begiratuz ere.
Datorren azaroaren 29an hain zuzen ere, 19:30etan, Bilboko Burtsaren antzinako egoitzako gizarte etxean (Pilota kalea 10), María Eugenia Salaberri AEE/EIEko presidentea eta Juan Infante Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko bokalak, egilearekin batera eleberri hau aurkeztuko dute. "Entreletras" aldizkariak eleberriari egindako erreseina atxikitzen dizuegu.
Ongi etorria AEE/EIEra, Alberto! Arrakasta handiak opa dizkizugu eleberri honekin eta etorkizuneko zure proiektu guztiekin ere.
"Matamala" eleberriaren sinopsia
Madrilgo mendilerroko herri batean gertatutako krimen arraro bat da Alberto Infanteren eleberriaren eszenatokia. Testu dardartia, egungo gizartearen analisia eta amaierara arte misterioa mantentzen duen intriga bat.