Dory Lansorenaren olerki bilduma berria aurkezten dugu, "Cuando las miradas gritan" izenburuarekin eta Con M de Mujer argitaletxeak plazaratua.
Obra hau datorren azaroaren 24an aurkeztuko da, FNAC Donostian egingo den errezitaldi txiki batean, bertan egilearekin batera gure kide Santiago Liberal ere egongo delarik.
Doryri berari eskatu diogu obra hau definitu diezagun eta obrak inspiratzen diona gurekin elkarbanatu dezan ere.
«"Cuando las miradas gritan” desesperaziotik edaten du eta sufrimenduak aditza eta hitza itotzen dituenean eta beldurra zapaltzaileak uztarri moduan erabiltzen duen derrigorrezko isiltasunean bihurtzen denean begiradek oihukatzen dituzten egoera gogorrak ezagutarazten dizkigun poesiaren bitartez istorio bat narratzen du. Amorru eta haserretik borborka sortzen den ahots poetikoaren bitartez, gune ilun doilorrenetan sartzen saiatzen naiz, beste alde batera begiratzen duen gizarte honen ohitura bilakatu den gelditasuna haustea lortuko duten argi aztarnak bilatzeko.
»Niretzako liburu hau lan gogor eta neketsuzko prozesu baten amaiera da.
»Liburu honekin oso pozik nago, baldintza gogor, samingarri eta mintsuetan garatu arren, betiko ilusioarekin idatzi dudalarik.
» “Poefilia” poesiarekiko zaletasun apasionatua da, eta, ni, poefilikoa naiz, artea nire errealitate pertsonala da, zentzutasuna mantentzen jarraitzeko behar dudana da (oraindik baldin badut..., batzuetan zalantza baitut). Nire hormetan, nire espaloi eta kaleetan aurkitu nuena, parkeetan, basamortu eta bailaretan aurkitu nuena eta beleek, enarek eta kolibriek abesten dutena kontatzen saiatzen naiz bakarrik.
»Harrera ona edukitzea eta asko irakurtzea espero dut».
Eskerrak ematen dizkiogu Dory Lansorenari bere inpresioengatik eta olerki liburu berri honekin arrakasta handia opa diogu ere.
"Cuando las miradas gritan” liburuaren deskribapena
Berdintasuna Gizaki guztien Eskubide bat da
horregatik denok behar dugu
gure eskuak bakean elkartuz
baliabideak jartzera premiatu
edozein abusu sozial ekiditeko neurri gogorrak lortzeko
Bizikidetza Baketsuko emakumeen bizitza
gehiago itxaron behar ez duen funtsezko neurria da
Hortaz altxa ditzagun ahotsak denoi argi entzuteko
gogor zigortzen duten legeak egotea eskatzen dugu
bake soziala hausten duen izaki mespretxagarri ororentzat
mundu honetan denok
BERDINTASUNEAN bizi gaitezen.
Inork ez dezala lapurtu pertsona orok erabakitzeko eskubidea
erabateko askatasunean bere bizitza norekin elkarbanatzeko