Pasa den irailaren 30ean Mónica García Saizen "Polos opuestos" eleberria plazaratu zen. Wattpad-en 14,3 milioi bisita lortu dituen komedia erromantiko hau formatu digitalean argitaratu dute orain Penguin taldeko Selecta zigilupean.
Istorio honek eta eta bere argitalpenak Mónica Garcíarentzako duen garrantzia jakin nahi izan dugu: “Eleberri hau idatzi dudan bereziena da, lehena baita. Maddie eta Eric 2013 urteaz geroztik daramate nirekin, orduan hasi bainintzen istorioa idazten. Digitalean atera izana esperientzia bikaina da eta argitaletxeari eskerrak eman nahi dizkiot aukera hau eman izanagatik. «Polos opuestos» lehen amodioari buruz hitz egiten digu, institutuko erromantzeari buruz, heldu bilakatzearen emozioei buruz, ametsak eduki eta ezinezkoak diruditen arren horiek jarraitzearen garrantziari buruz, eta beti norbera izateari buruz. Wattpaden pasa den urtera arte egon dela argitu nahi dut, bertan irakurleen aldetik oso harrera ona izan duelarik. Ez nukeen uste 14 milioi bisita edukiko zituelarik, hain biral bihurtuko zenik eta nire irakurleengan hainbesteko eragina edukiko zuenik”.
Eskerrak ematen dizkiogu Mónica García Saizi eleberri honek berarentzako duen garrantzia eta bere argitalpenak dakarkion poza gurekin elkarbanatzeagatik. Arrakasta handiak opa dizkizugu obra honekin eta uneotan eskuartean dituzun proiektuekin.
‘Polos opuestos’ eleberriaren sinopsia:
Eric Woods, bere institutuko mutilik desiratuenak, ez zuen inoiz pentsatu Madison Moon inozenteak erakarriko zuenik. Motots estu eta motel horren azpian eta betaurreko izugarri horien atzean, zeharo ezberdina zen neskatila bat ezkutatzen zela ez zuen inoiz imajinatu.
Hayley bere arreba txikia dantza txapelketetan lehiatzen hasten denean, bere irakaslea Madison dela ikusiko du... eta neska ikastun klixe fatxada horren atzean herrialdeko dantzaririk hoberenetariko bat ezkutatzen dela ere. Ez hori bakarrik, ikastun horrek errefortzu klaseak eman beharko dizkio, froga gainditzen ez baldin badu, ezingo baitu saskibaloi taldean jokatzen jarraitu.
Bien mundua hankaz gora jarriko da haien bizitzak nahasten hasten direnean eta agian diruditena ez direla eta haien itxuren atzean askoz gehiago ezkutatzen dela aurkitzen dutenean: promesak, irribarreak eta anbizioak.
Bi arima ezberdin eta betetzear dagoen amets bat. Haien ezberdintasunen gainetik bata bestea maitatuko al dira?