Pasa den irailaren 27an  Eva M. Soler eta Idoia Amoren azken eleberria plazaratu zen. Obrak "Ángeles en la ruta 66" darama izenburu moduan eta paperean zein digitalean argitaratu du  Ediciones Kiwi argitaletxeak.

Nobedade literario honen aurrean bere egileek edukitako sentsazioak gurekin elkarbanatzea eskatu diegu:

Idoia Amoren hitzetan, eleberri hau Route 66’’ ibilbidea egiten duen road trip bat da. “Irakurri dutenek diotenez, ohikoa ez den eleberri bat da. Bi influencer lehiatzen diren reality show bati buruz hitz egiten du eta ziurrekin, benetan egingo balitz, arrakasta borobila izango litzateke. Ediciones Kiwi-rekin egiten dugun gure bigarren eleberria da eta oso pozik gaude haiekin berriro argitaratzearekin eta liburua liburu-denda guztietan egoteko aukera edukitzeagatik”. 

Idoia Amori bere inpresioak gurekin elkarbanatzea eskertzen diogu, obra honek arrakasta eta poztasun handiak ekartzea opa diogu eta aurki Eva M. Soler eta Idoia Amo lanean ari diren proiektuen berri edukitzea espero dugu.

“Ángeles en la ruta 66” eleberriaren sinopsia

Route 66 errepidean reality bat egiteko FunTastic plataforma digitalaren ideiak etorkizun handia duela dirudi eta, arrakasta izateko, audientzia bereganatuko duten bi aurpegiren presentzia behar dute.

Gretchen eta Heather bi gazte eder dira eta sare sozialetako haien kontuek milaka jarraitzaile mugitzen dituzte: programarako bikainak. Ez dute lagunak izan behar, aurkariak bakarrik, eta telebista kateak irabazlearentzako prest duen sari aparta lortzeko lehiatu behar dute.

Uda moto baten gainean emateko ikuspegiarekin, lan talde eskasarekin, ideia xelebredun produktore batekin eta ahazteko zaila den iragan amankomun batekin, Gretchenek eta Heatherek aparteko esperientzia bat biziko dute, barrez beterikoa, toki paregabeekin, une ahaztezinekin, tekilaren bat edo besterekin eta amodioarekin, amodio askorekin.

«Ongi etorriak FunTastic-en apostu berrira. Dibertsioa, erronkak eta amodioa Route 66 errepidean zeharkako bidaia sinestezin batean nahasten dituen reality liluragarri bat. Bihotza duen road movie bat, oso oso berezia den sari bat lortzeko lehiatuko diren bi aurpegi ezagunen eskutik...»