Atseginez iragartzen dizuegu Euskadiko Idazleen Elkartera Belén Míguez fantasia iluneko idazle Barakaldoarra (Bizkaia) batu zaigula.
Idazketak beti erakarriri, 2019an autoargitalpenaren munduan sartu zen Amazonen eskutik. Gainera,"Cuentos despiertos" blogaren egilea da, bertan genero ezberdinetako ipuinak erregulartasunez argitaratuz. Era berean, Legendsfounders idazle autoargitaratuen aldizkarian erreseina literarioen atalean kolaborazioak egiten ditu eta Instagrameko Liburu Azoka. FLIN antolatzen du.
Aurten bere azken obra argitaratu du, "Los ojos de la hechicera", kmleon Books autoargitalpenen zigilupean merkaturatuz. Istorioa inkisizio garaian kokatzen da, basapiztia batek jarraitzen duen familia batek hari aurre egin beharko diolarik, baina sorginkeria erabiltzen dutenaren gainean susmorik altxatu gabe.
Ongietorria AEE/EIEra, Belén!
Arrakasta handiak opa dizkizugu azken eleberri honekin eta etorkizuneko zure proiektu guztietan ere.
"Los ojos de la hechicera" eleberriaren sinopsia
Edozein sorginkeria salaketa egiazkotzat jo eta bizitzarekin ordaintzen zen garai bat egon zen. Izaroren inguruan beti egon dira zurrumurruak, bere familiak isiltzen saiatzen zituen botere arraroei buruzko zurrumurruak.
Ezkontzean, Izaro mendian galduriko etxola batera erretiratzen da bere senarrarekin, bertan bere botereak ezkutatzea errazagoa baita. Egun batean odoleztaturik eta zauriturik agertzen da. Zerbait aldatu da bere buruan...
Istorioan zehar Izaroren eta bere familiaren inguruan ezkutaturiko sekretuak aurkituko ditugu, bai eta sorgin istorioak, itzal gaiztoak eta gaiztakeriaz kargaturiko botere baten inguruko sare iluna ere.