Macarena Sánchez Ferro,ri ongietorria eman diogu Euskadiko Idazleen Elkartera , askok Arwen Grey izengoitiarekin eleberri erromantikoen egile moduan ezagutuko duzuena. 

Donostian jaiotakoa eta Gipuzkoako Zizurkil herrian bizi den egile honek obra asko ditu bizkarrean, bai autoargitaratutakoak bai eta argitaletxe bidez plazaratutakoak.

2021 urte honetan bertan,"¿Sabes lo que pasa cuando dices que me quieres?" bere azken eleberria argitaratu da, Harper Collins argitaletxeak Harlequín bere zigilupean plazaratutako komedia erromantikoa alegia.

Krisialdi betean murgildurik dagoen moda aldizkari batean girotua dago eta dena itxurakerietan oinarritzen den mundu hutsal hori kritikatzen du.

Ongi etorria AEE/EIEra, Macarena!

Arrakasta handiak opa dizkizugu azken eleberri honekin, bai eta aurretik dituzun guztiekin eta etorkizuneko proiektuekin ere.