Egunotan Juan Infanteren azken lana liburu dendetara iristen ari da.  "Sospechosos" izena darama obra honek eta egile bilbotarraren zortzigarren eleberria da, Garrincha protagonista duen hirugarrena ere delarik.

Juan Infanterekin hizketan aritu gara Erein Argitaletxeak plazaratutako genero beltz-kriminaleko obra berri honi buruz.

Galdera - “Sospechosos” eleberriari buruz ari gara: nolakoa izan da bere lantze prozesua eta zer nabarmenduko zenuke gehien?

Erantzuna – Sospechosos nire zortzigarren eleberria da, Erein Argitaletxearekin argitaratua eta Garrincha protagonista duen hirugarrena. Aurreko bi eleberrietako (Atrapado eta El precio del silencio) pertsonaiak mantentzen ditu, hala nola Ertzaintzako inspektoreak, Sara eta Fabretti, Lucia, Eduardo futbolariarekin ezkondua... eta bertan, ezkontzarekin hasten da dena. Eleberri beltza da, thrillerra, akzio eta suspentse askorekin, irakurleak nor izan den asmatu beharko duelarik, denak baitira susmagarriak.

G – Genero beltz-kriminalean enfokatu zara. Idazle moduan zure esperientziatik genero honek nolako bilakaera izan duen komentatzea gustatuko litzaiguke.

E – Genero beltza asko hedatu eta handitu da azken urteotan. Subgenero asko daude: poliziakoak, enigma eta suspentsedunak, true detective, domestic nori, rural noir, thriller psikologikoa... asken finean gaur fikziozko literaturaren zati handi batek genero beltz-kriminalarekin zer ikusia du, bere osasuna oso ona da.

G – Azkenik, zure obretan umoreak jokatzen duen paperean sakondu nahiko genuke eta, zehazki, aurkeztu berri duzun honetan.

E – Umorea nire eleberrietan egon dadin saiatzen naiz. Tomás Garrincha protagonistak horretarako tartea ematen du eta eleberriek hainbeste krimen eta larritasunekin ez deprimitzea saiatzen naiz, irakurleei denbora tarte on bat pasatzen utziz.

Eskerrak ematen dizkiogu Juan Infanteri gure galderei erantzun izanagatik eta bere eleberri honekin ibilbide bikaina izan dezan opa diogu.

"Sospechosos” eleberriaren sinopsia

Honakoa Garrincha protagonista duen hirugarren eleberria da. Delinkuentziatik erretiratutako gangster bat da, berriro ere legea urratzeko inolako asmorik gabekoa, baina hori betetzea ez da beti posible.

Dena Lucia eta Eduardo futbolariaren ezkontzan hasten da. Azken honen familia, Echevarriatarrak, larritasun egoera bizi dira pairatzen dituzten arazo larriek eraginda eta horiek konpontzen saiatzeko Garrincha bezalako gizona behar dute.

Sara Cohen eta Miguel Fabretti Ertzaintzako inspektoreak gai beraren atzetik dabiltza eta gatazka begi bistakoa da. Iraganeko negozio ilunak eta Echevarriatarrak larritzen dituen orainaldia. Denak dira susmagarriak.

Eleberri indartsua da, oso ongi marraztutako protagonista batzuekin, irtenbide zaila duen intriga batekin eta Garrincha bikain batekin, azken orrialderaino irakurlea zintzilik mantentzeko gai.