Luisa Etxenikek "El arte de narrar: nociones clave para escribir y leer grandes relatos" ikastaroa zuzendu eta emango du abuztuaren 23tik 25era. 

Ikastaroa formatu presentzialean eta online bidez egingo da (Zoom bidez) Donostiako Miramarreko Jauregitik zuzenean, Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroen  programazioaren baitan. 

Hiru jardunaldi hauetan zehar eta goizeko ordutegian, idazketa literarioaren gakoak analizatuko dira (teknikak, gaiak, estetikak...), ikasleen sorkuntza lana orientatuko da, bai eta haien aldetik irakurketa eta harrera kritikorako gaitasun berri bat lorpena bilatuko da ere. Hori guztia kontakizunen irakurketaren bidez egingo da, bai eta filmetako irudiak eta sekuentziak berrikusiz.

Izen emateko informazio gehiago eta xehetasunak esteka honetan.