Bibiana Ricciardik “Nola sortu narratiba berriak?” tailerra eskainiko du VIII Egilearen Jardunaldiaren baitan, ostiralean, irailak 10, 16:00etatik 17:30etara. Ricciardi entzunezko edukien sortzailea, idazlea, kazetaria, artista performatikoa, dramagilea, gidoilaria, ikus-entzunezkoen errealizatzailea, egokitzailea, kultura kudeatzailea eta irakaslea da. #Egilea21 Jardunaldiko tailer guztiak Cedrok babestuak dira.
Aurten Egilearen Jardunaldien zortzigarren edizioa egingo da, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, del Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren laguntzarekin. 2012an sortu zirenetik, Jardunaldi hauek euskal adituak espezialista globalekin elkartzeko aukera eman dute (argitaratzaileak, liburu saltzaileak, banatzaileak, egileak eta abar), sektoreak gurutzatzen dituen egoera ezberdinak elkarrekin baloratzeko aukera emanez ere, bai eta Euskadiko irudi kulturalaren nazioartekotzea sendotuz, haien ezagutza ekarri duten Alemaniako, Erresuma Batuko, Mexikoko edo Amerikako Estatu Batuetako lehen mailako hizlariekin batera.
Irailaren 10ean, 16:00etatik 17:30etara egingo den tailer honetara etorri nahi baduzu, gorde zure tokia Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidean, gai moduan #TallerNuevasNarrativas jarriz.
Jardunaldi honetako formatua presentziala* izango da, 2021eko irailaren 9an, ostegunarekin, 16:30etatik 19:30etara eta 2021eko irailaren 10ean, ostiralarekin, 09:30etatik 19:30etara Bizkaiko Foru Liburutegira hurbildu nahi duen ororentzako hitzaldiekin, mahai-inguruekin eta tailerrekin.
* Jardunaldi hauek pandemia dela eta legeak baimendutako neurri guztietara egokituko dira.
Bibiana Ricciardiren biografia
Bibiana Ricciardi Storytel, Podimo eta Spotify bezalako harpidetzako entzunezko plataformentzako testuak idazten eta egokitzen dabil une honetan. Bere herrialdea den Argentinako komunikabide grafiko ezberdinetan kolaborazio lanak egin ohi ditu. Eta Mar del Platako Unibertsitate Nazionalean klaseak ematen ditu, bai eta tailerrak eta klinikak beste hainbat tokitan.
Ikus entzunezko dokumentalen errealizazioan espezializatu da, Latinoamerika osora iristen den Canal (á) arte telebistako zuzendaria izan zen, eta sari ugari irabazi zituen bere ekoizpenekin.
Dramaturgian bere Maisutza amaitzean telebista uztea erabaki zuen, aldi berean bere lana idazketara bideratuz. Ordutik hona liburu ugari argitaratu du, hots “Una mujer corre”, “Algunas cosas que estuvieron pasando desde que te fuiste” eta “La lista” eleberriak; “Poner el cuerpo” eta “Crónicas de vidas” ez fikziozko liburuak; “Medeas” eta “Rioplatensas” ipuin liburuak; horiek guztiak entzunezko bertsioan eskuragarri Storytelen. Era berean, “Caníbales”, “Cuarto mandamiento” eta “Andinas” bere Podcastak, bai eta “La rosa más roja se despliega” eleberri grafikoa ere, Podimon daude eskuragarri. Storytelek bere lehen audiosail digitala estreinatu berri du: “Feos, flacos y geniales”.