#LiburuarenEguna2021 iritsi da eta, jardunaldi hau lehen egiten genuen moduan oraindik ospatzen ez dugun arren, liburuak kalean berriro ere gozatu ahal izateak eta egile eta irakurleen arteko elkarrekintza edukitzeak pozez betetzen gaitu.
Artikulu honetan EIEko bazkide batzuek programaturik dituzten sinatze ekitaldiak, aurkezpenak eta bestelako ekitaldiak jasotzen ditugu.
Apirilak 22
19:00etan Mertxe Mansok "Antología Poética del Desexilio, Los Nautas" liburuaren aurkezpena egingo du @bibliotecajoseriquelme Instagram profilean, La Línea de la Concepcióneko Liburuaren Azokaren ekitaldien baitan.
Apirilak 23
11,30etan Ricardo Díez-Pellejerok Zaragozan, Ediziones Olifante argitaletxearen etxolan, José Antonio Labordeta Parkean, "MICTLÁN, Odas a la muerte" bere poema bilduma aurkeztuko du.
11:30etan Alazne González Barakaldoko Liburu Azokan egongo da.
12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara Anton Arriola k “El ruido de entonces” bere obra sinatuko du Bilbon, Etxean liburu-dendaren etxolan, Berastegi kalean.
12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara Miren E. Palaciosek bere liburuetako hainbat sinatuko ditu Barakaldoko Liburu Azokan (“Escalera de damas” eta “El Lenguaje de las Olas” eleberriak eta “Me acerco a ti” poema bilduma).
13:00etatik 14:00etara José Ignacio Carnero k “Hombres que caminan solos” bere liburua sinatuko du Bartzelonan, Obaga Llibreria liburudendan, Girona eta Rosselló kale kantoian.
17:00etan Fernando Marías ek “Dicen que no hablan las plantas” bere liburua sinatuko du Raquel Lanserosekin batera, Serendipias Liburudendan (Sector Foresta, 41, Tres Cantos, Madril)
17:30etatik 19:30tara Abel Amutxategik bere liburuetako ugari sinatuko ditu Bilbon, Deusto Liburudendaren etxolan, Berastegi kalean (“Cuentos cortos para lavarse los dientes”, “Cuentos a tumba abierta”, “La increíble historia de Mara y el sol que cayó del cielo” eta “Berbontzi”)
19:00etan Dory Lansorenak "De Arena y Sal" bere obra aurkeztuko du Portugaleten, Santa Klara Kulturgunean (50 pertsonentzako toki mugatua). Aurkezpenaren baitan jaialdi poetiko musikal txiki bat egingo da ere.
Apirilak 24
18:00etan Julio Santos eta Patrizia Pérezek zoom bilera bat egindo dute Txano eta Óscarren Instagramaren bitartez egingo den zuzenekoarekin konbinaturik. Zoom bilerarako esteka honako hau da.
Apirilak 25
11:00etan Javier Gil Díez-Conde k bere azken liburuetako batzuk (“Rumorada”, “En sueño ajeno”, eta abar) sinatuko ditu Irungo Liburu Azokan sinatuko du (Zabalguneko Plaza).
17:00etan Jorge Urretak “Antagonista on bat nola sortu” mintzagaiari helduko dio Online Liburu Azokaren baitan #FLO2021. Esteka emititzeko.
Apirilak 29
19:00etan Ricardo Díez-Pellejero k ekitaldi poetiko bat eskainiko du Zaragozan IAAACn Instituto Aragonés de Arte y Cultura Contemporáneos Pablo Serrano (Paseo María Agustín, 20)
#LiburuarenEgun zoriontsua denoi!