VIII Egilearen Jardunaldiaren baitan eta “Multiplataforma eszenatoki berriak, egokitu ala hil” izenburupean, El Cañonazo transmedia edukien sorkuntza eta ekoizpenean espezializatutako enpresako fundatzailea den Roger Casas-Alatriste izango da jardunaldiaren inaugurazio hitzaldia egiteko arduraduna, irailaren 10ean, ostiralarekin.
Toronton jaioa, Mexikon hezia eta Madrilen bizi den Casas-Alatristek, multiplataforma eszenatoki berri batean mugitzen den argitalpen sektorean gertatutako paradigma aldaketak eskaintzen dituen balizko irtenbideei buruzko bere ikuspegi zabala eskainiko du.
Aurten Egilearen Jardunaldien zortzigarren edizioa egingo da, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, del Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren laguntzarekin. 2012an sortu zirenetik, Jardunaldi hauek euskal adituak espezialista globalekin elkartzeko aukera eman dute (argitaratzaileak, liburu saltzaileak, banatzaileak, egileak eta abar), sektoreak gurutzatzen dituen egoera ezberdinak elkarrekin baloratzeko aukera emanez ere, bai eta Euskadiko irudi kulturalaren nazioartekotzea sendotuz, haien ezagutza ekarri duten Alemaniako, Erresuma Batuko, Mexikoko edo Amerikako Estatu Batuetako lehen mailako hizlariekin batera.
Irailaren 10ean, 09:30etatik 10:15etara egingo den hitzaldi honetara etorri nahi baduzu, gorde zure tokia Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidean, gai moduan #Elcañonazo jarriz. Sarrera irekia izango da tokiak bete arte.
Jardunaldi honetako formatua presentziala izango da, 2021eko irailaren 9an, ostegunarekin, 16:30etatik 19:30etara eta 2021eko irailaren 10ean, ostiralarekin, 09:30etatik 19:30etara Bizkaiko Foru Liburutegira hurbildu nahi duen ororentzako hitzaldiekin, mahai-inguruekin eta tailerrekin.
Data horietan Bilbora joan ezin dutenentzako, jarduera guztiak streaming bidez emango dira.
* Jardunaldi hauek pandemia dela eta legeak baimendutako neurri guztietara egokituko dira.
Roger Casas- Alatristeren biografia
Casas-Alatristeren zuzendaritzapean, El Cañonazo Transmedia -2010ean produktora digital moduan sortua- hedatu eta dibertsifikatu egin da transmedia eta branded content esparruetan Espainiako enpresa liderretako bat bihurtu arte.
Rogere BCMAko (Espainiako Branded Content Marketing Asociation ) Nazioarteko Harremanetarako Presidenteordea da ere, bai eta Red de Industrias Creativas RIC_Creako kidea eta Innovación Audiovisualeko kontseiluko kide ohia ere.
Mexiko Hiriko Unibertsitate Iberoamerikarrean komunikazioan Lizentziaduna da eta Madrileko Carlos III Unibertsitatean Ikus-entzunezko Enpresen Zuzendaritzan Masterra. 1999 urteaz geroztik eduki digitalak lantzen dituzten enpresetan lan egin du, hala nola Columbia Tristar, SportsYA! eta MobuzzTV.