Covid-19aren pandemiaren ondorioz jarduera presentzial guztiak eta zehazki jarduera literarioak oso murrizturik geratu ziren urte berezi honetan, Elkarteko kide diren egileen nobedadeak eta haientzako interesgarriak izan zitezkeela iruditu zitzizkigun berri horiek guztiak modu sendoagoan komunikatzeko ahalegina egin dugu, derrigorrean txikiagoa izan den presentzia fisikoa interneten nabarmentasun handiagoarekin orekatzeko helburuarekin.

Estrategia honek sareko gure jarduera areagotzera eraman gintuen, bai eta egileekin hartu-emana areagotzera ere.

2020An, Twittereko gure argitalpenek %34 egin zuten gora aurreko urtearekin alderatuz. Facebooken gorakada %40koa izan zen eta Instagramen %169koa.

Gure profiletako jarraitzaileek ere modu nabarmenean egin zuten gora: %16 Twitteren, %20 Facebooken eta %175 Instagramen.

Jarduera web orrialdean

Bere aldetik, gure web orrialdean, argitaratutako berri kopurua bikoiztu dugu.

Horietan arreta gehien jarritako gaiak honakoak izan dira: gure bazkideen literatura nobedadeak, ’Egilea argitalpen mundu berrian’ VII Jardunaldia (irakurleek gehien jarraitu duten jarduera),  AEE/EIE eta bere bazkideek Bilboko Liburu Azokan izandako presentziari buruzko informazioa eta kultura alorreko autonomo eta profesionalentzako laguntzekin egin genuen bilketa.

AEE/EIE osatzen duten egileen jarduerari egiten diozuen jarraipena eta Elkarteko ekimenen gaineko zuen interesa eskertu nahi dizuegu. Eta gogo berarekin jarraitzen dugu lanean sareen bitartez zuekin kontaktuan egoteko.

Euskadiko Idazleen Elkartetik  berriro ere eskerrak ematen dizkizuegu. 

ArgazkiaKarsten WinegeartUnsplash