Montijon jaioa den eta haurtzarotik Bilbon bizi den Manoli López Álvarez idazleari ongietorria ematen diogu Euskadiko Idazleen Elkartera .

2000 urtean Asociación Literaria Escribe-Lee literatura elkarteko kide izaten hasi zen, bertan oso modu aktiboan parte hartuz oraindik, eta bere idazlanak DECIRES aldizkarian argitaratzen hasi zen ere, elkarte horrek sei hilabetean behin argitaratua. Poetalia elkarteko kide da ere. 

Poeta eta rapsoda da eta literatura eta deklamazio ikasketak egin ditu Josu Montero eta Iñaki Urrutia bezalako irakasleekin hurrenez hurren.

Poesia errezital ugaritan parte hartu du. Bere poemekin Las Noches de Lupi antologian kolaboratzaile izan da ere, bai eta Bizkaiko Elkarte Artistikoaren poema bilduma kolektiboan, “Poesía del Avismo” K2ren astelehen poetikoetan, Poetas en red XXI topaketetan, Centro de Estudios Poéticos erakundeko “Invierno Nevado” poema bilduma kolektiboan eta Noches Poéticas-en “Cadáver Esqueleto” obran.

2013an bere lehen saria irabazi zuen Bizkaiko Elkarte Artistikoak antolatzen duen errezitazio Lehiaketan. Eta 2015ean "A la Intemperie" bere lehen poema bilduma argitaratu zuen.

2020an, beste sei egilerekin batera, “A la sombra de la palabra” poema bilduma kolektiboan parte hartu du.

Ongi etorria AEE/EIEra, Manoli!