Literarte argitaletxe eta ekitaldi antolatzaileak, izen bera daraman eta paperezko formatua duen aldizkari berri baten argitalpena iragarri berri du. Literatura argitalpen bat da, bere garaian Alborada-Goizaldia bere generoko erreferente izan zen moduan. Orain, 13 urteren ondoren eta jasotako eskaera ugariei erantzuna emanez, María José Mielgo Busturia idazle, editore eta Literarteko fundatzaileak izpiritu erromantiko horri ekin dio berriro ere.
Urtean Literarteren lau edizio argitaratuko dira. Lehena datorren abenduan plazaratuko da eta hurrengoak 2021eko martxoan, ekainean eta irailean.
Aldizkaria heterogeneoa izango da, sail anitzak edukiko ditu eta idazle berrien obrei aukerak ematen saiatuko da. Artikuluak, erreseinak, gomendioak, saiakera obrak, espeziadun literatura, elkarrizketak, idazketarekin uztarturiko musika, literatura kartelera eta askoz gehiago edukiko ditu.
Nola lortu aldizkaria
Aldizkaria liburu-dendetan egongo da salgai, bai eta Literarteren web orrialdean ere eta harpidetza bidez jasotzeko aukera egongo da (posta elektronikoa bidaliz Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera “Suscripción Revista Literarte” gaia zehaztuz edo esteka honen bitartez). Harpidetzaren ordainketa (45€ nazionala eta 58€ nazioartekoa, biak bidalketa gastuekin barne) web orrialdearen bitartez egiteko aukera dago, banku transferentzia edo Paypal bidez.
Korrespontsal sarea
Aldizkari berri honek nazio mailako eta nazioarteko korrespontsal sare bat eraikiko du, horiek haien lanen bitartez, herrialde bakoitzeko eta komunitate bakoitzeko jarduera kulturalari buruz berri emanez. Horiei esker eta Literarteren bilketa lanari esker, egile garaikideei buruz gehiago eta hobe jakiteko aukera izango dugu, bai eta haien obra, ideia, jarduera eta topaketa kulturalei buruz ere (nazionalak eta nazioartekoak).
Horretarako, bere testuak argitaratzeko nahia duten idazleei deialdia egiten zaie Literarteko korrespontsal moduan izena eman dezaten. Korrespontsal horiek Literarte argitaletxeak aukeratuko ditu. Ordainketa ekonomikorik gabeko kolaborazioa izango da. Kolaboratzaile finkoak egongo dira, (atal egonkor batekin) eta noizbehinkakoak (lanen aurkezpenari dagokionez argitaletxeak ezarritako pautak betetzen badituzte). Korrespontsal eta kolaboratzaileen lanak argitaletxearen eskutan egon beharko dute edizioaren hilabetea baino lehenagokoaren 15. egunerako. Korrespontsalak harpidedun izatea ez da beharrezkoa, baina harpidedun ez direnek ez dute aldizkaria jasoko eta haien kabuz erosi beharko dute.