Euskadiko Idazleen Elkartera ongietorria eman diogu Portugaleten (Bizkaia) jaiotako Imanol Bueno Bernaola idazle eta argazkilariari.
Literaturari dagokionez, “Araba, mitos, creencias y tradiciones” liburua argitaratu du (Aitor Ventureira San Miguelekin batera), bai eta Muskizeko udalerriko kontsumo arduratsurako gida bat ere, bertan bizi baita.
Poesia liburu ugari idatzi ditu ere eta bere olerkietako batzuk aldizkari ezberdinetan jaso izan dira, bai eta Bizkaiko Elkarte Artistikoak argitaratzen duen “Páginas de Interior” antologian ere.
Gainera, Imanol Buenok fotokazetaritza sozial lan nabarmenak burutu ditu ere. Alor honetan argazkilaritza dokumentaleko proiektu ugaritan egin du lan, bai eta elkarlanean egindako “La Puerta Cerrada, 26 voces contra la indiferencia" liburuan ere, Lesboseko uharte grekoko errefuxiatuengan fokatua, edo “Olvidados”, bertan bere objektiboa Balkanetako errefuxiatu gazteengan jarriz.
Ekopazifista eta etnografiaren zale amorratua, ingurumenarekin eta giza eskubideekin harremana duten proiektu ezberdinetan murgilduta dago gaur egun.