Gaurtik aurrera, pasa den irailaren 10 eta 11 egunetan gehienbat formatu digitalean egin ziren #Egilea20 Jardunaldien Memoria kontsultatzeko aukera egongo da.
Euskadiko Idazleen Elkartearen web orrialde nagusian esteka duen dokumentu honetan ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VII Jardunaldiei buruzko informazio guztia dago eskuragai.
Dokumentu horretan programa, ondorioak, jarduera nagusietara estekak eta topaketa honen kronika azaltzen dira, bai eta zenbait irudi eta komunikabide zein sare sozialen bitartez jasotako estaldura ere.
Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesari esker eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, Euskadiko Editoreen Elartearen eta Cedro-ren lankidetzari esker ere, VII Egilearen Jardunaldiek argitalpen sektorearen egoera, bere perspektibak eta erronkak jorratu zituzten, bai eta Covid-19aren krisialdiaren ondorengo joko arau berriak ere.
Gogora dezagun nazioarteko ikuspuntua Tom Tivnanek eman ziola, The booksellereko (Europa mailan argitalpen sektoreko aldizkaririk garrantzitsuena) editore nagusia alegia, bai eta Thais Pahlek ere, Eccles Fisher Associatesen nazioarteko esplorazio alorreko zuzendaria alegia. Euskal argitalpen sektorearen ikuspuntua eta begirada, bai eta bere beharrizanak ere argi eta garbi azaldu zituzten Joxemari Sors Elkar taldeko fundatzaileetako batek; Kepa Torrealdaik, Euskadiko Liburu-denden Federazioko Presidenteak, eta José Manuel Díazek, Euskadiko Editoreen Elkarteko Presidenteak. Azkenik, egileen ikuspuntua eta beharrizanak Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverriren arteko elkarrizketan eduki zuten bere isla, bai eta idazleentzako antolatu ziren doako tailerretan ere (irailean zehar eginez Cedro-ren babesari esker), hauen gidaritzan Santiago Roncagliolo idazle eta gidoilaria; Idoia Cantolla Podimo, podcasting plataformako Head of Content; eta Luis Ángel Ramírez ekoizlea, Kubelik Films eta Imval Producciones-eko kide fundatzailea eta Espainiako Zinema Akademiako kidea egon zirelarik.