2020ko Egilearen Jardunaldien markoan obren sorkuntzan eta promozioan oinarrituriko hiru formazio tailer programatu dira.

Tailer hauek formatu digitalean egin dira eta doakoak izan dira egileentzako, Cedro-ren babesari esker.

Pasa den asteko ostegun eta ostiralean hiru tailer hauetako azkena egin zen.

Honakoan, Luis Ángel Ramírez, Kubelik Films eta Imval Producciones-eko kide fundatzaile eta Espainiako Zinema Akademiako kidea izan zen pitching-a, edo literatura istorio bati buruzko obra edo ikus-entzunezko proiektu bat aurkezteko arteari buruz bi saioko tailerra gidatzeko arduraduna.

Jarraian tailer horren ondorio nagusiak azaltzen ditugu:

Literatura obrek gainbalioa izan dezakete ikus-entzunezko edukira egokitzen badira. Geroz eta eskaera handiagoa duen produktu bat da. Ikus-entzunezkoen ekoizleek eleberriak egokitzea bilatzen dute gero eta gehiago, jada merkaturatuak eta frogatuak dauden proposamenak baitira, bere jarraitzaileekin eta arrakastarako faktore argiekin eta, hortaz, arriskua txikiagoa da. Estatu Batuetako ikus-entzunezko merkatuan lantzen den materialaren %8a literatura moldaketak, remake-ak, ondorengo istorioak edo aurreko istorioak dira.

Orokorrean, eduki garbiak bilatzen dira, unibertso eta pertsonaia bakar eta interesgarriak, gai eta balore unibertsalekin lotzen diren egoera hurbil eta lokalagoak.

Pitching-a gure proiektuak modu labur eta argian komunikatzeko tresna da. Pitch-arekin eragingarria izatea bilatzen da, bai eta proiektu horri buruzko informazio gehiago emateko topaketa berri eta pertsonalago bat lortzea ere.

Pitch bat prestatzeko unean, gure komunikazioaren helburua finkatzeaz gain, informazioa jerarkizatu eta egituratu behar dugu. Horretarako garrantzitsua da zer, nola, nori, non, zergatik eta noiz finkatzea. Oso interesgarria da ere proiektuari buruzko SAMA analisi bat burutzea (Sendotasunak, Ahuldadeak, Mehatxuak eta Aukerak).

Pitch-aren egiturari dagokionez, lehenik gure burua egile moduan ezagutzera emango dugu, marka moduan salduz, gu bereizten gaituena eta ezberdin egiten gaituena agerian jarriz; ondoren proiektuari buruz hitz egingo dugu (trama edo pertsonaia istorio bat da, zein unibertso ukitzen ditu, zein aukera ditu, hizkuntza ezberdinetara duen egokitze aukera, zein da proiektuaren denbora muga eta abar) eta azkenik, nahi duguna zer den argi utziko dugu (finantzazioa, liburua ikus-entzunezko mundura egokitu eta abar). Aurkezpenak euskarri emozionalak edukitzea oso komenigarria da, istorio edo proiektu horrekin lotuko gaituzten elementu afektiboak .

Egungo testuinguruan, idazleek kontziente izan behar dute geroz eta garrantzitsuagoa dela haien jarduera sozializatzea.