2020ko Egilearen Jardunaldien markoan obren sorkuntzan eta promozioan oinarrituriko idazleentzako hiru formakuntza tailer programatu dira.
Tailer guztiak doakoak dira, Cedro-ren babesari esker, eta formatu digitalean garatu dira.
Pasa den ostiralean lehen tailerra egin zen, Santiago Roncagliolo idazle eta gidoilariaren gidaritzapean eta “Nire eleberria suntsitu dute”. Literatura zinema gidoira egokituz izenburuarekin.
Jarraian tailer horren ondorio nagusiak xehatzen ditugu:
Egileak zer kontatu nahi duen jakitea da garrantzitsuena eta lehena. Une horretatik aurrera, bere lana aberasteko ideia eta esperientziekin jantzi daiteke.
Eleberri baten eta zinema edo telebistarako gidoi baten arteko ezberdintasuna markatzen duten hiru puntu daude:
- Eleberrian muga bakarrak egilearen irudimenak eta erabakiek markatzen dituzten bitartean, zinema edo telebistarako gidoi batean ikusentzunezko moduan grabatu daitekeena bakarrik ager daiteke. Honek zehaztasun narratibo handiagoa eskatzen du.
- Gidoia talde lana dela kontuan hartzea komeni da, erabakiak ia modu asanblearioan hartzen direlarik. Hau egilearen egoarentzako desafio galanta izan daiteke.
- Aurrekontuak oso modu nabarmenean eragiten du gidoiaren garapenean: Hura idazteko orduan eszenan jartzeko duen kostuan kontuan hartzea beharrezkoa da. Diru-laguntzen baldintzei egokitzea ere garrantzitsua da, diru-laguntzak daudenean bederen.
Zinema eta telebistako produktorek unibertsoak erosten dituzte istorioak baino. Interesgarria da horietara hurbiltzerako orduan obra ikuspuntu horretatik aurkeztea, testuinguruak eta errealitate soziala, kulturalak, bitalak eta abar jorratuz.